
Txistu, dultzaina, joare eta Aiko taldearen doinuek girotu dituzte Errenteria-Oreretako kaleak. Arratsaldean, dantzarako aukera gehiago.

Hasi dira Pasaiako udaleko laugarren festak, Trintxerpeko Karmengo Amarenak. Maribel Alvarez de Arcaya txupinerak piztu du festa aroa.

Bitarteko faltak eta urte luzetako lanak metatutako nekeak, egoera larrian jarri du Miauka elkartearen aterpetxea. Une honetan ezinezkoa dute katu gehiago hartzea bertan.

Fanderiako feria eremuko baldintzak dira euskara sustatzea, prezio "herrikoiak" jartzea eta zarata gabeko uneak ezartzea, besteak beste.

Udan eta xanistebanetan entzuteko abesti-zerrenda osatu dute herriko 107 gaztek. 397 kanta proposatu dituzte, eta Spotify-n entzun daitezke.

Bigarren urtez egin dute Mintzalagun egitasmoa Pasaiako lau barrutietan. Datorren ikasturtean ere egitasmoa sustatzen jarraituko dute.

Lau barrutietako topaguneak egin ondoren, ekarpen orokorrak aurkezteko epea zabaldu du Pasaiako Udalak.

'Uda plazan' izeneko egitasmoa martxan jarri du Oiartzungo Udalak. Herrira etorri berri diren gazteekin jarduerak egiten dituzte, euskaraz. Helburua da hizkuntzarekin harremanik ez etetea eta herria hobe ezagutzea.

Zazpi urte bete ditu sanjuandarrak Lotura Films ekoiztetxearen gidaritzan, Juanba Berasategi, bere aitaren lekukoa hartu ondoren. Euskarazko animazioarekin mundutik bidaiatzeko ilusiori heldu dio.

Saltsa guztietan ibilitakoa da Alvarez de Arcaya, baita hainbat borrokatan ere. Mugikortasun zailtasunak izan arren, Trintxerpeko sare aktiboaren parte garrantzitsu izaten jarraitzen du, eta herriak aitortza egin nahi izan dio.

Musika Pedagogiako Nazioarteko Institutuko S' Art ikasleek egingo dute emanaldia.

Hiru greba aldiren ondoren, enpresak ez du aurrerapausorik emateko asmorik adierazi. Hitzarmena berritu nahi dute eta antzinatasuna errespeta dadila. Kontziliazioan urrats txiki bat egin dute.

Uztail eta abuztuan ez dute aurrez aurreko saiorik eskainiko lau alkateordeek. Irailean berrekingo diote ohiko egutegiari.

Leku eta laguntza faltagatik ezin diote erantzun behar gehiagori, eta ez dituzte momentuz katu gehiago hartuko.

Kamikaz kolektiboaren antzezlana ikusteko aukera izango da Landetxe plazan, ostiral arratsaldean. Sasoiko azkeneko emanaldia izango da.

Estreinakoz, Don Boscon eta Usozeko eremuan aparkatzeko gune bana egokituko dituzte festek iraun bitartean.

Asteazkenean, hilak 3, izango da bilera 18:00etan Igantziko auzo elkartean. Aizpea Otaegi alkatea, Eneko del Amo, Bernar Lemos eta Yolanda Martin zinegotziek hartuko dute parte.

Luix Mitxelenak idatzi eta zuzendutako antzezlana berriro ikusteko aukera izango da, bi paserekin. Sarrerak, astelehenean salgai.

Uda dela eta, Osakidetzak murrizketa iragarri zuen hainbat osasun-zentrotan. Oiartzungoa da horietako bat; 'bulego ordutegia' izango du irailera arte.

Larunbatean jokoan izan zen eskrimako Eskolarteko Gipuzkoako Txapelketa. Uzta ona jaso dute Lezoko taldeko kideek.