
Bederatzi urte dira badiako uretatik jauzia egin zutela Trintxerpeko kale eta plazetara Korkoiburuek. Jaien atarian haiekin bildu da HITZA.

18 urte azpiko kategorian nagusitu da oiartzuarra. Xuban Yarzak Euskadiko selekzioarekin lortutako zilarrezkoari batu zaio.

Udalaren, portuaren eta aldundiaren lankidetzari esker, behin-behineko mugikortasun plana adostu dute datozen egunetarako.

Honakoa Madalen aurreko kontzertuaren 34. ekitaldia izango da. Berezia da kontzertu hori Landarbaso abesbatzarentzat, eta bere unerik gorenean emanaldi bikainaz gozatzeko aukera eskainiko die herritarrei.

Goiz osoko egitarau oparoa prestatu dute aurtengo egun handirako. Ekitaldi eta ekintza guztiak doakoak izango dira.

Hilaren 21ean igandearekin egingo du txupinazo festa irrati libreak eta hori baliatuko du 39. denboraldiari ginga jartzeko.

Uztailaren 19an saguzarrak ezagutzeko aukera izango da. Abuztuaren 15 eta 24an, aldiz, Aiako Harria ezagutzea izango da helburua.

Hamazazpi elkarte, gehienak Errenteria-Oreretakoak, ariko dira Niessen elkartearen Bakailao Txapelketan astelehenetik ostegunera. Sari banaketa ostiralean egingo dute Niessen elkartean.

Uztailaren 13tik 17ra bitartean izango dira Frantzian. Abesbatzako gazteek Proventzako Nazioarteko Jaialdian hartuko dute parte.

Bihar 10:00etan hasiko dira banatzen jai egitaraua eta poltsikorako bertsioa udaletxeko arkupetan. Udal eraikinetan ere eskura izango dira programak.