2024/9

ATLANTIKALDIA

Sormena eta musika nagusitu dira Atlantikaldian

Musika izan da larunbat goizeko protagonista; haurrek musika tailerra izan dute, eta eguerdian Errenteriako Musika Bandak eman du kontzertua.

Atlantikaldia

Atlantikaldiak blaituko ditu; euriak, auskalo

Atlantikaldiarekin gozatzera irten dira plazetara herritarrak, gaur ere. Arratsaldean, haurrei begirako eskulan tailerrez gain, kontzertuak izaten ari dira nagusi jaialdiaren lau agertokietan.

pilota

Muittu eta Eskola Pilotan berriz eman behar da izena

WhatsApp mezu bat bidali behar da 657 22 53 93 zenbakira. Izena emateko epea hilak 23 (astelehena) amaituko da.

"Udaltzaingoa modernizatzeko eta herritarrengana hurbiltzeko" plan bat proposatu du PSE-EEk

Tokiko polizia "birpentsatu eta berrantolatzeko une egokia" dela uste dute taldekoek. Joxean Sanchez bozeramaileak esan du "inflexio puntu bat behar dela".

Atlantikaldia

Atlantikaldiaren emanaldietan lekualdaketak, eguraldiaren iragarpena dela-eta

Eguraldi txarra iragarri dute arratsalderako eta segurtasuna bermatzeko jarduera eta kontzertu batzuk leku estalietara eramango dituzte. Kontzertu batzuen hasiera ere atzeratu dute arrazoi berarengatik.

Mineralen bila ekaina 2024

Mineralak ikusteko bisita gidatua egingo du Arditurrik

Hilaren 29an (igandea) ibilaldi gidatua egingo dute Arditurriko parketxearen inguruan mineralak bilatzeko helburuarekin. Izena aurrez eman behar da.

2025eko proiektuak eta aurrekontua azaltzeko, auzo batzarrak

Hilaren 30ean (astelehena) izango dira lehen bilerak; pleno aretoan izango da bat, eta frontoi ondoko lokalean bestea.

Salbuespen legedia bertan behera uzteko aldarria plazara, berriro

Hilaren 27an, ostiralarekin egingo dute elkarretaratzea 19:30ean, Herriko Plazan.

AEKn Euskara ikasteko diru laguntzak emango ditu udalak

12 urte bitarteko haurren guraso zein aitona amonek matrikularen %33 baino ez dute ordainduko. A1 eta C1 mailari begirako ikasleek ere beherapena izango dute.

Asteazkenean egingo dute ikasturteko lehen udalbatzarra

Uztailean azken plenoa egin ondoren, datorren asteazkenean (hilak 25) helduko diete berrio ere ohiko udal osoko bilkurei.

'Indarkeriaren oi(h)artzunak' filma eta solasaldia urrian, Landetxen

Esteban Muruetagoiena oiartzungo medikua 1982. urtean hil zen Guardia Zibilaren eskutik jasandako torturen ondorioz. Haren alabaren mina du ardatz filmak.

Olatzarreko etxebizitzek behin-behineko zerrendak dituzte

Udalak etxebizitza horiek esleitzeko zozketan izena eman dutenen onartuen eta ez onartuen zerrendak zabaldu ditu. Alegazioak, hilaren 24ar arte.

Fanderiako Udal Kiroldegian eta Galtzarabordan egingo dituzte saioak haurrek.

Ate irekien jardunaldia udal kiroldegietan astelehenean

Kirolaren Europako Astearekin bat egin du udalak eta horren harira egingo ditu jardunaldiak hainbat kirol diziplinetan.

Txiltxokok lan berria argitaratu du: 'mixtape.mp3'

'mixtape.mp3' izenpean, zortzi abestiz osaturiko lana argitaratu du Txiltxoko oiartzuarrak. Youtuben entzun daiteke.

Bihar, Udal Euskaltegian matrikulatzeko azken eguna

Datorren astean hasiko dira 2024-2025 ikasturteko eskolak. Hainbat taldetan oraindik plaza batzuk geratzen direla jakinarazi du udalak.

Larunbatean, kantu jira

Sasoiko lehen kantu jira egingo dute larunbat honetan (hilak 21) Lezon. Euskal kantuen kaleko aro berria hasiko da horrela.

Zaleei agur esateko kontzertuetako bat Lekuonan egingo du Chill Mafiak

Azaroaren 16an (larunbata) izango da kontzertua. Azken birako sarrerak bihar 10:00etan jarriko dituztela salgai jakinarazi du taldeak.

Ugaldetxoko jaietako egitaraua argitaratu dute

Ugaldetxoko jaietako egitaraua argitaratu dute. Jai egunak hilak 20 (ostirala), 27 (ostirala), 28 (larunbata) eta 29 (igandea) izango dira.

Idoia Lizeaga eta Marion Lemmen elkarlanean jarriko ditu Atlantikaldiak

Begiradak proiektuaren barruan  Itsas Puntua, Ikus Puntua elkarlana sortuko dute.

Kirol instalazioetan hobekuntzak egin ditu udalak

Kirol materiala erosteko eta instalazioak hobetzeko inbertsioak egin ditu Errenteriako Udalak.

Gehiago