
Kolonbiako Movimiento Infinito Kolektiboak dantza emanaldia egingo du bihar Atlantikaldiaren barruan, Dantzaguneak Sortutakoak programarako aukeratuta.

'Exacticamente diversa' antzezlana aurkezten ari dira. Gironan antzeztu ondoren, Kantabrian izango dira hilaren 28an eta aurki Tolosan ere arituko dira. Talde amateurra diren arren, diziplina eta exijentzia maila handia duen konpainia inklusiboa da.

Herri Arte Eskolak laugarrenez egin du konexioa beste herri eta kulturekin. Galizia, Katalunia eta Galesen ondotik, Asturias heldu da. Igandean eramango dute oholtzara elkartrukearen emaitza den ikuskizuna: Asturiar Konexioa.

'Euskara eta Kulturartekotasuna Udalerri Euskaldunetan' programa abiatuko dute herriko ikastetxeek udalaren eta UEMAren laguntzaz.

Oiartzungo liburutegia eraldatzeko prozesu parte hartzailea jarri dute martxan udalak eta Ku-ku elkarteak, eta herritarrei horren berri emate aldera aurkezpena egingo dute gaur.

Zinema Kalean-en azken emanaldia jasoko du gaur Antxoko Biteri plazak. Fermin Muguruzaren 'Bidasoa 2018-2023' dokumentala proiektatuko dute aire zabalean, doan.

Itsasbazterrean egur zatiak hartu, eta arte bihurtzen ditu oiartzuarrak. Arte erabilgarria. Artisau izateko bideari istripu bat izan eta gero ekin zion.

Hilaren 26tik 28ra Karlos Saldise plazak hartuko du Tiñelu elkartearen hamargarren Garagardo Festa. 130 boluntario arduratuko dira den-dena egoki bideratzeaz.

20tik gora ekitaldiz gozatu ahal izango dute pasaitarrek abendura bitarte. Lau barrutietan izango da zerekin gozatu.

Iraila eta abendua bitartean 53 kultur ekitaldi jasoko ditu herriak. Berritasun bat dago eskaintzan: antzerki talde amateurren topaketa.

Gaur Antxon ariko dira eta hilaren 27an Trintxerpen. Narratiboki autonomoa izango bada ere, 'Hondar ahoak' lanaren jarraipena izango da.

20:00etan izango da kontzertua, Landetxen. Emanaldia Oiartzungo Erdi Aroko II. Jardunaldien baitan egingo dute.

Igandean (hilak 22) izango da antzerkia, Landetxen. Eulalia Abaituaren pasarte esanguratsuak eta argazkirik ikusgarrienak izango dira ardatz.

Ostegunean hasi eta igandera arte izango dira indarrean aldaketak; ostiral eta larunbatean gainera, autobus urbanoak zerbitzua emango du.

Euskarazko saileko kontakizunen alorra irabazi du Otegik 'Ezer ez dago utzi nuen lekuan' lanarekin. Elkar etxearekin argitaratuko du lana.

Urriaren 19an Landetxen emango dute kontzertua Zea Mays eta Kompadres Muertos taldeek. Sarrerak salgai daude 18€an.

Emozio eztanda atzo Lezon santakrutzen lehen egunean. Elkarteen danborradek arras girotu dituzte kaleak eta plazak.

Gaur hasi eta astelehenera arteko festa aroan sartu dira lezoarrak, aurten bigarrenez. Biharkoa da festen egun handia.

Trintxerpeko Gudarien plazan izango da kale antzerki emanaldia, euskaraz. Ez da sarrerarik ordaindu beharko.

Egoitza berria inauguratuko du bihar Xenpelar AEK-k, eta hiru hamarkada luzez habi izan duen Biteri 30ekoa agurtu. Herri bazkaria ere antolatu dute.