2024/11

Alaia Martin, finalera

Zarauzko finalerdia irabazita, zuzenean sailkatu da oiartzuarra Gipuzkoako Bertso Txapelketako finalera.

indarkeria matxista

Eraso matxistak, gorantz etenik gabe

Aurten, urtarrila eta iraila bitartean, 493 eraso matxista salaketa izan dira Oarsoaldeko herrietan nahiz Irunen eta Hondarribian. Pasaian eta Lezon nabarmen handitu dira emakumeen kontrako oldarraldiak.

indarkeria matxista

Indarkeria matxistaren kontra egiteko hamaika aukera gaur

Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguna da gaurkoa. Oarsoaldean nahiz Irun eta Hondarribian mobilizazioak eta jarduerak izango dira.

Mattin Etxebeste oiartzuarra, Euskal Herriko txapeldun

Hondarribian jokatu da gipuzkoar erako Euskal Herriko Aurresku Txapelketa, eta Etxebestek egin du bere. Bigarren Mikel Esnaola lezoarra izan da.

Hibaika duelako zortedun da Errenteria-Orereta

Hibaika Arraun Elkartearen eguna egiten ari dira gaur Errenteria-Oreretan. Zortedun da herria halako kirol elkartea izateagatik, eta herria han eta hemen ordezkatzeagatik.

Juanje Neira: "Sekulakoa izan da. Oso hunkituta nago. Zoriontsu"

Pasaiako Udal Musika eta Dantza Eskolak izen berria du: Juanje Neirarena. Horrela, egindako lan nekaezina aitortu diote trintxerpetarrari.

Iñigo Iglesias, Triumph-era

Triumph Germany Supersport Racing-ekin fitxatu du Iglesiasek, eta 2025ean Alemaniako IDM txapelketan parte hartuko du.

Indarkeria matxistaren "diskurtso ukatzaileetan" jarri du arreta udalak

Adierazpen instituzionala egin du Errenteriako Udalak Azaroaren 25ari begira. Indarkeria matxista ukatzen duten diskurtsoetan jarri du fokua, eta nabarmendu du, hazten ari dela joera neomatxista.

Haizea Ruiz eta Naroa Etxeberria. Ernaiko kideak.

"Tresna errepresiboa erabili dute, baina, kontrakoa lortu dute, indarra hartu dugu"

2023ko irailean Bilbon eta Gasteizen egindako ekimenen harira, Ernaiko 133 kide isundu dituzte, tartean Oarso Bidasoko batzuk. Horri aurre egiteko 'Bat eginez, independentziara' dinamika abiatu dute. Isun bakoitzeko helegite bat aurkeztu dute, eta hilaren 28an izango dute lehen epaiketa.

San Pedroko lonja berritu eta modernizatzeko lanekin hasi dira

Proiektuaren azken faseko lanak hasi berri dituzte. 14 hilabeteko epean bukatzea aurreikusi dute.

Gatz tailerra, hilaren 30ean

Familia Jolasean programaren barruko ekitaldia da gatz tailerra. Euskararen erabilera sustatzeko asmoa du.

Bizikletak konpontzeko ikastaroak, ikastetxeetara

Mikel Ugartemendia txirrindulari ohiak txirringak konpontzeko oinarrizko ezagutzak azalduko dizkie 14 eta 18 urte arteko gazteei ikasturtean zehar.

Muxikoek dantzan jarriko dute Santiago plaza

Dantza izango da nagusi larunbat eguerdian Donibaneko Santiago plazan.

PSE-EEk kudeaketa “kaotikoa” egotzi dio gobernu taldeari aurrekontuen onarpen prozesuan

Aurrekontuaren gainean hainbat galdera zuzendu dizkiotela Ogasun zinegotziari eta hark ez duela erantzun salatu dute sozialistek.

GI-636 errepideko bideetako bat moztuta dago Lezo eta Errenteria-Orereta artean, istripuagatik

Ilara handiak sortzen ari dira Kaputxinoetak eta Lartzabalgo biribilguneen artean. Trafikoa Errenteria erdialdetik desbideratzen ari dira.

hitza

Igandean Historiaz Jantzi, itsasora

HITZAren Igandean Historiaz Jantzi bisita gidatuen egitasmoaren bigarren saioa igande honetan izango da. Arrantzara hurbiltzeko aukera izango dute partaideek.

Udalak lehen eskutik ezagutu nahi du gazteen errealitatea

Inkesta bat egiten hasi da helburua betetzeko gaurtik hasi eta abenduaren 9ra arte; 18-30 urte arteko gazteei begirakoa da inkesta hori.

Material ortoprotesikoa biltzen jarraitzen du elkargo sozialistak

Jesusen Bihotza zaharren egoitzan bilketa egin zuten lehenik, baita Seminarioan ere, eta orain, Sanmarkosene adinekoen egoitzak eman die materiala dohaintzan

Senpereko Iduzkilore taldea eta 'Ihesi' antzezlana, Landetxen

Hilaren 24an izango da antzezlana, 19:00etan, Landetxen. Sarrerak eskuragarri daude Oiartzungo Udalaren webgunean.

indarkeria matxista

Aldundia: "Indarkeria sexistarik gabeko kaleak, auzoak eta udalerriak nahi ditugu"

Irmo salatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak atzoko Trintxerpeko hilketa saiakera matxista. Bat egin du udalak deitutako mobilizazioarekin.

Gehiago