2024/11

Energia berriztagarria sortzen hasteko "prest" dago Elorsoro

Azken boladan Elorsoroko teilatuaren azalera guztia 336 eguzki plakekin bete dute, eta datozen egunetan konektatuko dute sare elektrikora.

Motxila arintzen hasteko beharrezko kontaketa

Gurpilak' liburua aurkeztuko du hilaren 26an Eztizen Artolak. Motxiladun umeen bizipenak lehen lerroan jarri ditu bere bizipenetan oinarrituta, oso gutxitan aztertu den gai bat erdigunera ekartzeko.

Hibaikaren marea beltza, inoiz baino biziago egiteko

Oinarrizko kategorietako arraunlariei aitortza egin nahi die Hibaika Egunak, baita Oiartzun ibaitik jauzi egin eta herriko kaleak hartu ere, «garena herriarekin batera ospatzeko».

Teknologia libreak eta ekonomia sozial eraldatzaileak Torrekuan eraiki dute talaia

Euskal Herriko Teknologia libreei eta ekonomia sozial eraldatzaileari lotutako espazio kooperatibo eta komunitarioa izango da Torrekua aurrerantzean.

Udalak eta Hurkoak hitzarmena berritu dute, "adinekoen arreta indartzeko" asmoz

Pertsonak erdigunean kokatuko dituen "kalitatezko gizarte arretaren alde" egin dute bi erakundeek. "Sare sendoago bat" osatzeko "bermea" dela esan dute.

Indarkeria matxista

Memoria feministaren lehen lerroak

Lau hamarkadaz ahanzturan izandako emakume gazteen bahiketa eta bortxaketei argia emango die argitalpen batek. Memoria historiko feminista ontzeko bidean lehen urratsa da.

INDARKERIA MATXISTA

Digitala bada ere, indarkeria da

'Autodefentsa digital feminista' tailerra eman du Torrekuan DonesTech-ek 'Sareak berresuratu eta berrasmatu' jardunaldiaren aitzakian. Mehatxu digitaletan ardaztu dute saioa.

Aitor Bengoetxea 'Bengo'. Musikaria.

"Guretzat oso ohikoa ez den sinbolo euskaldun bat hartu dut"

Atzo kaleratu zuen Aitor Bengoetxea 'Bengo' musikari oiartzuarrak bere bigarren lan luzea: 'Belharra'. Diskoaz, sortze prozesuaz eta etorkizunaz aritu da artista.

Tirabira reggae taldeak aurkezpen kontzertua egingo du Niessenen

'Bat' bi diskok osatzen duten argitalpena aurkeztuko du Tirabirak abenduaren 7an emango duen kontzertuan.

Lezoko kirol taldeen asteburuko emaitzak (2024-11-18)

Senior Mailako taldeen artetik Munttarpeko emakumeena izan da asteburuko garaipen bakarra.

Bostetik bost, etxerako

Montxo Jimenez Esku Pilota Txapelketa jokatu da astean zehar Kamelamos Adiquerar elkarteak antolatuta Ijito Kultur Astearen barruan.

Auzo defentsarekin erantzun diote muralaren kontrako "erasoari"

Erabilera anitzeko gunean Gaztañoko bizilagunek duela hiru urte ondu zuten muralari eraso egin diotela eta grafiti batekin estali salatu dute auzotarrek; espazioa berriro margotu dute auzolanean.

Badator udazken feminista

Oiartzungo Asanblada Feministak, Orgasmok, Killirikupek, Coopera Euskadi GKEak eta EHAZEk egitarau zabala prestatu dute datozen egunetarako.

Sei kultur ekintzaile ari dira Sortu eta ekin programan

Agustinak Zentroak aspaldi jarri zuen martxan programa hori Kultura eta Sormen Industriak KSI bultzatzeko.

lur korta maiatza 2024

Haurrei ipuinak kontatuko dizkie Lur Kortak hilaren 19an

Manuel Lekuona bibliotekan izango da saioa, 17:00etan. Lau urtetik gorako haurrentzat da Lur Kortaren ipuin kontaketa saioa.

Mineralak ikusteko, bisita gidatua Arditurrin

Hilaren 24an (igandea) ibilaldi gidatua egingo dute Arditurriko parketxearen inguruan mineralak bilatzeko helburuarekin. Izena aurrez eman behar da.

Aurrekontuei zuzenketak aurkeztu dizkie PSE-EEk

Lezoko PSE-EEko bozeramaileak EH Bilduk aurrekontuak herritarrak kontuan hartu gabe egin dituela adierazi du. Lezoko beharrei erantzuteko akordiora iristeko zuzenketak aurkeztu dituzte sozialistek.

Urdabururen collage erraldoiak saria du

Collage erraldoian parte hartu dutenen artean bost sari zozkatuko ditu Urdaburu Mendizale Elkarteak hilaren 21ean.

Xakea ikasteko aukera Pasaiako jubilatuen elkarteetan

Hasi dira dagoeneko jubilatuentzako lehen xake saioak. Xakea onura asko dituen jarduera dela adierazi dute.

Gehiago