2024/11

65 urtetik gorako pasaitarren diagnostikoan parte hartzera deitu dute

Adineko pertsonen behar, interes eta kezkak ulertzeko udalak diagnostiko bat abiatu zuen uda hasi aurretik. Hilaren 28an hurrengo bilera egingo dute, Trintxerpen.

Katerin Artolak eta Iker Belintxonek herriari eskaini diote garaikurra

Euskal Herriko 48. Dantza Solte Txapelketa irabazi zuten dantzariek urrian, eta garaikurra Oiartzungo udalean egongo da urtebetez.

Lezoko jolas, aisia eta elkartzeko espazioek badute eraberritze plana

Ia urtebeteko iraupena izan duen prozesuan, herriko 20 espazio aztertu eta bederatzitan eragiteko proposamena landu dute eragileek eta udalak.

Astebeteko musika egitaraua Santa Zeziliaren harira

Gaurtik hasi eta hilaren 28ra bitartean kontzertu zikloa antolatu du Herri Arte Eskolak Santa Zezilia Eguna ospatzeko.

indarkeria matxista

Azaroaren 25ari lotutako ekitaldiak, martxan

Bihar Irantzu Varelaren bakarrizketa izango da Gezalan, igandean musika eskolakoen emanaldi ibiltaria, eta astelehenean bi deialdi arratsalderako.

Asteburuko oiartzuarren partidak; zer, non eta noiz?

Gaurtik (hilak 21) igandera bitartean hainbat partida jokatuko dituzte Oiartzun KE-k, Txostek eta Oiarpek.

Pasaitarrak, itsas hondakinen kontrako borrokan tinko

Joan den asteburuan ur azpiko hondakinak jasotzen aritu ziren pasaitarrak, Gipuzkoako beste bost udalerritan bezalaxe. Igande honetarako beste hitzordu bat jarri du Mater-ek.

"Sorpresaz beteriko" Santa Zezilia eguna ospatuko dute ostiralean

Ostiralean kalejira handi batek barrutiko kaleak zeharkatuko ditu. Pasaiako kultura musikalaren "omenaldi zirraragarria" izango dela aurreratu dute.

Programazio zabala ondu dute euskara goratzeko

Errenteriako Udalak eta herriko eragileek Euskararen Eguneko egitarau bateratua antolatu dute, elkarlanean. 'Errenterian ari gara' lelopean, proposamen askotariko egitaraua osatu dute.

Asteburu honetan jarriko diote ginga 26. Ikuska-ri

Aurtengo film laburren erakustaldiko lehen asteburuan Emea eta Anitza sariak banatu zituzten. Larunbatean izango da sari banaketa nagusia.

Pasaiako kirol taldeen asteburuko partidak (2024-11-15)

Pasaiako kirol taldeak gaur jarriko dira martxan Antxoren eta Sanpedrotarraren areto futboleko partidekin. Gainontzekoek bihar eta etzi jokatuko dute.

Gari abeslaria, Kontu Kantarin

Hilaren 17an Gari Donibaneko Juanba Berasategi aretoan izango da. Kontu Kontari egitasmoaren hirugarren saioa da.

Lezon gazteak dira txinparta

Lezoko Piztu Lezo taldeak hamar urte bete ditu, eta egitarau bat antolatu dute biharko. Muxikatua bertso sariketako finala egingo dute gaur, Txerrimuñon.

Alaine Aranburu / Gipuzkoako Hitza

Herritarrekin "komunikazioa errazteko" kanal berriak sortu ditu PSE-EEk

Whatsapp eta Telegram bidez komunikatzeko kanala jarri du martxan alderdi sozialistak.

Abere itxitura eta pasabide kanadarra eraikiko dituzte Aldura-Igantziko larrean

Mendiko larreek ekosistema bat osatzen dutela ere azaldu du udalak, eta habitat horien kudeaketa garrantzitsua dela.

Gaur hasiko da Poesia Kaia

Tere Irastortzak eta Joseba Sarrionandiak solasaldi poetikoa eskainiko dute Gezala Auditoriumean, 19:00etan. Larunbatean izango da bigarren saioa.

Kazetaritza tailerra antolatu dute Elizalden

Ttirikittaukiko ikasleek antolatu dituzte saioak, eta hilaren 18an hasiko dira. Izena eman nahi duenak Aintzane Toledori esan behar dio.

Lezoko kirol taldeen asteburuko partidak (2024-11-14)

Allerruren eskolako taldeek jardunaldia izango dute asteburuan. Areto futboleko bi taldeek kanpoan dituzte lehiak. Munttarpeko neskak, larunbatean Bekoerrotan.

Asteburuko oiartzuarren partidak; zer, non eta noiz?

Gaurtik (hilak 14) igandera bitartean hainbat partida jokatuko dituzte Oiartzun KE-k eta Oiarpek.

Gipuzkoako Euskal Pilota federazioak logotipoa berritu nahi du

Lanak hilaren 29ra arte bidali ahal izango dira. Pilota federazioaren egoitzan eskura eman daitezke ere. Ikus oinarriak.

Gehiago