ferminene ongizatea

Gizarte Zerbitzuek Fermiñenen hartu dute aterpe

Oiartzungo Udalak "plazara" eraman nahi izan du ongizatea. Datorren ostiralean ate irekien ekitaldia egingo dute, Fermiñene berria ezagutarazteko.

Loren Jauregi, San Pedroko arraunlaria

«Honetan hasi nintzenetik ergometroa da nire Kontxa»

Bizitza oso bat arraunari eskaini ondoren, ergometroan dabil buru-belarri Sanpedrotarra Arraun Elkarteko kirolaria. Munduko Txapelketa jokatuko du gaur, Pragan, beteranoen kategorian.

Anuar eta Xaker Kittaneh. Palestinar errefuxiatuak.

“Ezinbestekoa da Palestinaz egunero hitz egiten jarraitzea”

Tulkaremdik (Zisjordania, Palestina) ihesi, duela hamabost egun heldu dira Oiartzunera Anuar eta Shaker Kittaneh. Palestinarekiko sustengua eskertuta, horretan jarraitzera deitu dute gizartea.

hitza

Negua argazkietara eraman dute HITZAren jarraitzaileek

OARSO BIDASOKO HITZAren I. Neguko Argazki Lehiaketaren sari banaketa gaur izango da, 18:00etan, Errenteria-Oreretako Arkaitza tabernan.

ASTEKARIKO ERREPORTAJEA

Zutik jarrai dezan, zutik borrokan

Eskalerillas ondoko blokeko bizilagunak kale gorrian geratzeko arriskuan dira, Pasaiako Portuak lau hilabete eman dizkie hamarkada luzez euren bizitoki izan dutena uzteko. Etxebizitza Sindikatuak babestuta, borrokan dira familiak.

Atxilotu bat Lezon Reala-Benfica partida atariko liskarren harira

Beste atxilotu bat ere izan da, Usurbilen. Beste hamahiru lagun ikerketapean daude. Bultzadak gogor salatu ditu atxiloketak.

Herritarrek proposatuko dute aurtengo madalenetako omendua

Gaur aurkeztu duten aukeraketa sistema, iaz onartu zen herriko jaietan omenaldi sariak emateari buruzko ordenantza arautzaileen ondorioa da.

Egitarau zabala XXXVIII. Lesoinuz gozatzeko

Bueltan da Lesoinu Aste Pedagogiko Musikala. Aurtengo musika zikloak 18 ekitaldi izango ditu, otsailetik maiatzera, musika zaletasuna sustatzeko helburuarekin.

oiarpe neguko txapelketa 2005

Oiarpek bere 20. urteurrena ospatuko du martxoaren 23an

Egungo pilotariak, izan direnak, jarraitzaileak eta Oiarperen bueltako komunitatea gonbidatu dute mahaiaren bueltan urteurrena ospatzera.

Mendi irteera antolatu du Itsastarrak Mendi Taldeak

Igande honetarako, hilak 14, jarri dute hitzordua, Herrerako Mendizaleekin batera. Bi ibilbide proposatu dituzte: luzea (20km) eta motzagoa (12km).

asisko urmeneta

Asisko Urmenetak 'Gora Euskal Herrientsak!' aurkeztuko du hilaren 17an

Trikuharri Kultur Elkarteak antolatu du ekitaldia. Ilustratzaile iruindarrak bere saiakera grafikoenaren berri emango du.

Arabako biraren 11. etapa antolatu du Urdaburu elkarteak

Ribabellosatik Sobronera egingo dute ibilaldia; sei ordukoa izango da zeharkaldia denera.

Bizikletak garbitzeko gune bat sortu du Lezoko Udalak

Bekoerrota kiroldegiaren albo batean ezarri dute herri guztiari begirakoa den gune hori. Bi ur mahuka ditu, eta zerbitzua doakoa da. Arduraz erabiltzea eskatu du udalak.

Odola. Odol erauzketak.

Hilaren 17an, odola emateko aukera Antxoko anbulatorioan

Pasai Antxoko Odol Emaileak taldeak sustatuta, odola emateko aukera izango da Pasai Antxon hilaren 17an, 16:30etik 20:15era.

sare

Sareren manifestaziora joateko autobusa antolatu dute

Datorren larunbatean 'Konponbiderako giltzak' lelopean egingo da manifestazioa Bilbon. Autobuserako izena eman daiteke, ostiral arte.

Izotzaren kontrako gatza eskuragarri dagoela gogorarazi du udalak

Egun hauetako hotzekin eta izotzekin bidean gatza botako dutela iragarri du udalak, behar denean. Herritarrek Gaetxen izango dute eskuragarri.

iturriotz kuestazioa 2023

Iturrioztarrak ere, kuestazioa prestatzen

Hilaren 23ra arte eman daiteke izena auzoko 'kuestaziyua'-n parte hartzeko. Hurrengo egunean egingo dute ardurak banatzeko bilera.

Antxoko lehen Korrika Batzordea, hilaren 16an

Korrika prestatzeko lehen bilkura Txirrita AEK euskaltegiaren egoitzan egingo dute, hilaren 16ko (asteartea) 17:45ean.

Gehiago