Ane Santesteban Txirrindulari Sariaren lehenengoa, igandean

OTXEk antolatuta txirrindulari errenteriarraren izena daraman lasterketan Gazte eta Kadete mailako emakumeak ariko dira. Euskal Herriko aurreneko lasterketa izanik, parte hartze zabala espero dute.

Ekialdebuseko azken proiektuari errekerimendua aurkeztu dio udalak

Proiektu osoa errebisatu dezala galdegin dio aldundiari, "zehazki azaldutako galeren kasuan, gaur egungo zerbitzua mantenduz".

Pasaiako Portuko Agintaritzaren komunikatua gezurtatu dute Etxebitza Sindikatuak eta bizilagunek

PPAk zein ETSk ez dutela "alternatiba errealik eskaini" salatu dute. "Bertan gelditzeko eskubidearen alde", bizilagunek eta sindikatuak borrokan jarraituko dutela adierazi dute.

Lezoko gobernu taldearen bide-orria, jendaurrera

2023-2027 Legegintzaldi Plana aurkeztuko du udal gobernu taldeak. Lezoarrei zabalik den ekitaldia izango da Gezalakoa.

Larunbatean Don Bosco Auto Klasikoen Ibilaldiko XIV. ekitaldia lehiatuko da

XIV. ekitaldiak Errenteria-Orereta eta Azpeitia lotuko ditu, eta 124 auto klasikok hartuko dute parte, rallyko eta ibilaldiko modalitateetan. Lehen parte hartzailea 11:30ean irtengo da Don Boscotik.

antzerkia oiartzun

Eskualdeko antzerkilari txikienek zita izango dute Oiartzunen

Oarsoaldeko Antzerki Uztaren bigarren topaketa egingo dute martxoko lehenengo larunbatean. Antzerkiaren lotutako jolasak egin eta emanaldi bat ikusiko dute.

Indarkeria matxista

Aldakoenearen irekierarekin pozik dira auzotarrak

Baikor azaldu dira eragile horiek Aldakoenearen irekierarekin, sinistuta daude guztiak, onura dela auzo guztietako bizilagunentzat, eta lagungarri batez ere adinean aurrera doazenentzat.

Tentsio handiko eremu izendatzeko bi baldintzetako bat betetzen du Pasaiak

Etxebizitzaren Euskal Behatokiak (EEB) emandako datuen arabera, errenta ordaintzeko esfortzu ekonomikoa igo egin da pasaitarren artean, %35,4ra igo baita hileko bataz besteko alokairu errenta.

Korrika

Hamaika ekitaldi 23.Korrika girotzen hasteko

Korrika Kulturalaren barruan antolatutako egitarauaren berri eman du Xenpelar AEK-k.

karrika kuestazioa

'Kuestaziyo'-etarako motorrak berotzen hasi dira

Ihoteetako bazkarian izena emateko aukera dago Karrikan. Ugaldetxo auzokoan txartel guztiak ziztu bizian agortu dira.

Jaldia Abubakra, Palestinaz, ostiralean

Alkarama Emakume Palestinarren Elkarteko ordezkaria da Abubakra. Orereta Palestinarekin Herri dinamikak antolatu du hitzaldia.

Errege Magoen desfilea Errenteria-Oreretan.

Errege kabalgataren kudeaketagatik kexu da PSE-EE

Egonezina adierazi du alderdi sozialistak eta gobernu taldeari "koordinazio falta" eta "presaz erabakitzea" egotzi dio.

San Juan baleontzian aurkitutako ehundegia erabiltzen ikasiko dute haurrek

Tailer berezia eskainiko diete 8-12 urte bitarteko haurrei datorren hilaren 21ean. Partaide bakoitzak 12 euro ordaindu beharko ditu.

Txapela ez, baina lehen mailan aritzeko txartela lortu dute

Aitor Estefanok eta Abel Pichelek ez dute eman finaleko partidan ordura arte erakutsitako maila; 33-40 galdu dute Errepala klubeko Begiristain anaien aurka.

ez gara jaitsiko

Pirritx, Porrotx eta Marimotots ikusteko sarrerak, larunbatean salgai

Urtero bezala, Ugaldetxo Kultur Taldeak pailazoak gonbidatu ditu. Hilaren 21ean taularatuko dute 'Ez gara jaitsiko!' ikuskizuna.

Donibaneko kiroldegia instalazio fotovoltaikoez hornitu dute

Energia iturri berriztagarrietan oinarritutako energia trantsizioa bultzatzeko eta hobetzeko helburuarekin, Pasaiako Udalak 24 modulu instalatu ditu eraikinean.

osasuna oiartzun 2024

Sasoitsu hasi du Oiartzunek, Osasunari irabazita

Lehen ordu erdi bikaina jokatu dute urdinek, eta gorritxoei bi gol sartu dizkiete. Gero ongi eutsi diote nafarren, urduritasunak urduritasun.

Xoxolurren sasoiko laugarren irteera, Lapurdira

Igandean egingo dute urte berriko lehen txangoa Xoxolurrekoek. Izen emate epea zabalik da, ostegunera arte, Orkin eta posta elektronikoz.

Errege Magoen desfilea Errenteria-Oreretan.

Azken unean erabakiko dute kabalgata egin edo bertan behera uztea

Momentuz Errege Magoen kabalgata mantentzea erabaki du udalak, eta antolatzaileek 18:00etan hartuko dute azken erabakia.

Gehiago