
Pasaiako Umorezko Antzerki Jardunaldien 43. ediziorako prest dira lau barrutiak. Agertoki berri bat estreinatuko dute aurten.

Hamazazpi urte egin ditu talde horretan abeslari Martinezek. Sare sozialen bidez zabaldu du berria talde donostiarrak.

Errenteria Top Fighters txapelketaren bosgarren ekitaldia antolatu du Kenthai Klubak iganderako—hilak 20—. Agustina Otaola pilotalekuak hartuko ditu borrokaldiak 17:00etan hasita.

17:00etan izango da ipuin kontaketa Lur Kortaren eskutik, Manuel Lekuona udal bibliotekan. Hilaren 25ean 4 urtetik gorakoen txanda izango da.

ETSk bukatu ditu Gure Zumardia plazaren azpian egongo den geltokiaren indusketa lanak. 2026an zabaltzea aurreikusi dute.

Pasaiako elkarteko kideek Recicletak proiektua abiatu dute, beste erabilerarik ezean, «zaborretan» bukatuko luketen bizikletak birziklatu eta «bazterkeria egoeran» daudenei emateko. Bizikletak Ortzadar ikastetxeko ikasleekin gaitzen dituzte.

Adar eta zuhaitzen erorketa maiz gertatzen dela esan dute Zamalbide-Aldura inguruan, eta neurriak eskatu erakunde eskudunei irtenbide egoki bat aurkitzeko.

Haurtzaro ikastolak asteazkenerako (hilak 16) egin du deialdia. Palestinako banderak eta kufiyak eramateko eskaria egin dute.

Juneren Hegoak Eguna egiten ari dira gaur, giro bikainarekin. Atzotik, ordea, Xabi Salillas erronka betean da.

Ostegunean hasi, eta gaur bukatuko da Oiartzungo Garagardo Festa. 19:00etan zabalduko dute Madalensoro plazako karpa.

Antolatzera deitu du Trintxerpeko herritar talde batek, azkenaldian lapurreta ugari izan omen direlako barrutian.

Teknologia libreak eta ekonomia soziala bultzatzea helburu duen TEKS bertan kokatuta dago, eta beheko solairuan KZgunea kokatuta, Torrekua teknologientzako erreferentzi bilakatzea du helburu udalak.

Igandean (hilak 13) aurkeztu zituzten 'Gau beltz on' ipuina eta 'Gau beltzaren argitan' kantua. Orain, eskuragarri jarri dituzte denentzat.

Musika tresnetan aukera zabala du Lezoko musika eskolak. Izen emate epea hilaren 21ean zabalduko dute.

Bi herrietako pabiloi banatan aurkitu ditu poliziak landareak. Saltzeko prest ziren 42 kilo marihuana ere konfiskatu ditu. Bi pertsona ikerketapean daude.

Hilaren 25ra arte aurkeztu daiteke artelanak. Parte hartzeko baldintzen berri eman du udalak.

Gipuzkoako Foru Aldundiak iragarri du Gi-636 errepidean bide eta oinezkoen segurtasuna bermatzeko behin-behineko neurriak hartuko dituela.

Iruñeko hilketa matxistaren harira aho batez adostutako adierazpen instituzionala egin du Errenteriako Udalak.

'Liburua' album ilustratua Añorgak idatzi eta Alonsok ilustratu dute, eta astelehenean aurkeztuko dute Manuel Lekuona udal liburutegian.

Juanmi Astiz bazkideak, Val d´Isere Vanoisera (Savoia, Frantzia) egindako irteeran jasotakoak dira irudiak.