2025/2

Trapujale

Gaur hasiko da Trapujaleren festa

Lezoko inauteriak gaur arratsaldetik hasiko dira gorpuzten. Lehenik Herri Eskolan jasoko dute Trapujale, eta 19:30ean plazan.

Etxebizitza turistikoetarako lizentzia berririk ez du emango udalak

Etxebizitza turistikoei lizentzia berriak etetea onartu du udalbatzak, PP ez beste udal talde guztien babesarekin. Gipuzkoako aldizkari Ofizialean argitaratu bezain laster jarriko da indarrean.

Sudur gorriak jantziko ditu EMKE Bandak

'Emke Bandi Zirkus' emanaldia ondu du musika bandak Berdinki Konpainia, Marsel Magoa, Pontx pailazoa eta Andoni Agirregomezkortarekin elkarlanean. Martxoaren 16an emango dute Lekuona Fabrikan.

Birziklapenari bultzada emateko plana onartu du Pasaiak

Atzoko udalbatzarrean gaikako hondakinen birziklapena indartzeko plana onartu zuten zinegotziek.

93 pertsona eta elkartek eskatu dute hitzordua energia bulegoan

2024an, aurreko urteekin alderatuta, hirukoiztu egin dira energia bulegoak artatu dituen kontsultak. 2023an 27 kontsulta izan ziren; 2024an, 93.

Ultraeskuinaren komunikazio estrategiak aztergai, Jonathan Martinezekin

Bihar, osteguna, izango da hitzaldia EH Bilduk antolatuta, 18:30ean Reina aretoan.

Euskaraldia

Entitateak eta norbanakoak Euskaraldiarekin bat egitera deitu dituzte

Martxoaren 15ean zabalduko dute norbanakoek izena emateko epea; bien bitartean entitateak bat egitera deitu dituzte.

Eguzkik birziklatzera animatu ditu pasaitarrak

Pasaiako hondakin bilketaren afera pil-pilean egon da azken hilabeteetan, datuak kezkagarriak baitira. Datu horiek iraultzeko neurriak hartu ditu udalak, eta horiekin bat egitea eskatu du Eguzkik.

Abartan eta Elorregi, Girizia Mendi Elkartearen proposamen berriak

Martxoaren 9an izango da txangoa, eta izena aurrez eman behar da. Bost ordu eta erdiko ibilbidea izango dela aurreikusi dute.

Irakasleen aldarrikapenak "oztopatzea" egotzi diote Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzari

Itxialdia egiteko baimena eskatu dute irakasleek, baina Hezkuntza Saileko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak debekua jarri die. Zenbait irakasleek ordezkaritzaren jarrera salatu dute.

Azken fasean dira Beraun kalea berritzeko lanak

Horien xedea da espaloiak handitu, bidegorria egokitu, eta ibilgailuen abiadura moteltzea oinezkoen mugikortasuna seguruagoa izateko.

Lezoko kirol taldeen asteburuko partidak (2025-02-21)

Igandeko Lezo-Jaizkibelengatik, etxeko partida guztiak gaur eta bihar artean jokatuko dituzte taldeek.

Pasaiako kirol taldeen asteburuko partidak (2025-02-21)

Pasaiako kirol taldeak gaur jarriko dira martxan areto futboleko partidekin. Gainontzeko neurketak bihar eta etzi izango dira.

Berdintasun Kontseilua sortzeko hirugarren batzarra, asteazkenean

Mahaiaren araudia definitzeko hainbat gai landuko dituzte Kultur Aretoan 17:30ean hasiko den bileran.

Leire Martinezek bakarkako bidea hasi du

Abeslari eta musikagile errenteriarrak bere sare sozialen bidez jakinarazi du diskoa bidean dela. Bi kontzerturen berri ere eman du, abiatutako bide berriaren barruan.

Trafiko eta garraioan aldaketak, Ane Santesteban Txirrindulari Sariaren harira

Igandean izango da lasterketa eta 09:00etatik 14:00etara trafikoa eta garraio publikoari eragingo dio Gaztela Mantxako biribilgunetik Lartzabalgo biribilguneraino.

'GazteEkinBat!' proiektua gauzatu da Blas de Lezon

Sorginlore Gizarte Elkarteak sustatu du egitasmoa. Ikasleak erretiratuen elkartearekin harremanetan izan dira, eta argazki zaharren erakusketa bat ondu dute. Hilaren 25ean aurkeztuko dute emaitza, 11:30ean.

Auzoetako emakumeen bazkarirako txartelak salgai dira

Hilaren 28ra arte eros daitezke bazkarirako txartelak. Martxoaren 7an, ostiralarekin egingo dute Merkatuzarren.

Biyurrienearen Eskertza Eguna apirilean izango da

Apirilaren 4ean eta 5ean izango dira esker ona emateko ekitaldiak. Lehen egunean kantaldia izango da; bigarrenerako, aldiz, egun osoko egitaraua ondu dute.

Martxoaren 15ean izango da Oarsoaldeko AEKren barrikotea

Oiartzungo Girizia elkartean izango da aurtengo bazkaria. Menua zehaztu dute dagoeneko, eta tiketak ere eros daitezke.

Gehiago