2025/2

Udaleko ohiko osoko bilkura bihar egingo dute

Diru laguntzen zuriketak; energia bulegoari buruzko hitzarmena eta udal inbentarioaren eguneraketa izango dituzte hizpide, besteak beste.

Pasaiako Udala, euskararen normalizazioan eragiten

Udalbatzak VII. Plangintzaldiari dagozkion Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plan Estrategiko berria eta hizkuntza ofizialak erabiltzeko hizkuntza irizpideak onartu zituen irailean. Euskararen normalizazioan eredugarri eta eragile izan nahi du Pasaiak.

Noa Vega, Paula Ostiz eta Almudena Morales Ane Santesteban Sariaren irabazleak

Igandean jokatu dute emakumeen txirrindularitza probaren bigarren ekitaldia, Kadete, Junior, 23 urtez azpiko eta Elite kategorietan.

Lezoko inauteriak, piztear

Ostegunean hasiko da Trapujaleren aurtengo aroa herrian. Piztu Lezori aitortza egingo diote. Larunbatgorrirako gaia, 'Zirkua'.

inauteriak

Inauterietako egitarauak, barrutiz barruti

Antxo, Donibane eta San Pedro larunbatean murgilduko dira festa giroan. Eragileek egun osoko programazioa ondu dute.

Taberna, finalera

Eskisabel eta Rubenek, eta Yorel eta Abelek osatutako bikoteek garaipena lortuta Erreminta modalitatean, finalaurrekoetan sartu dira.

Herriko txikiek eurena egin dute Oiartzun

Elizalde Herri Eskolak antolatutako Karroxa eta kalejira egin dituzte Ihoteetako azken egunean. Elizalden hasi eta Doneztebe plazan amaitu dute ibilbidea.

Bandera jaitsi eta agur esan dute intxixu, basandre eta sorginek

Ihoteetako azken eguna izan da gaurkoa. Hiru egunetan zehar herria zirikatzen aritu dira intxixu, sorgin eta basandreak, baina agurra eginda, ezkutatu dira berriro.

XI. Lezo-Jaizkibel, ikaragarria

Eguraldia lagun, festa giroan ospatu da Lezo-Jaizkibel mendi lasterketaren XI. ekitaldia. Hasieran eta helmugan izan da HITZA probaren jarraipena egiteko.

Lau urtetik gorako haurrentzat, ipuin kontaketa bihar arratsaldean

Lur Kortak egingo du ipuin kontaketa Manuel Lekuona Udal Bibliotekan. Arratsaldeko bostetan izango da saioa.

Igandean itsas hondakinak bilduko dituzte Alabortzan

Mater Museoak hileroko itsas hondakin bilketa egingo du igande honetan. Bilketa herrikoia 11:00etatik 13:00etara izango da.

PPA portu inguruneko uren kalitatea zaintzen ari da

Hidrozikloi izeneko sistemak Lezo 1eko kaiaren gainazalean biltzen du lurrean pilatzen diren prezipitazioen fluxua, itsasora isuri aurretik tratatzeko.

Xoxolur, Oiartzundik Errenteria-Oreretara

Igandean Oiartzungo Elorrietako gaina egin zuten Lezoko mendizaleek. Martxoaren 16an Errenteria-Oreretako eskolartekoan izango dira.

Tomas eta Aritz Otxoteko Don Bosco ibilaldiaren irabazleak

Igor Amado eta Monica Lopez bigarren sailkatu ziren 1988ko 1.4S Ford Fiesta ibilgailuarekin; eta Alba Martin eta Iban Rojo hirugarren, 1977ko Seat 124D Especial ibilgailu batekin.

Bertso bazkari musikatua Bixi-Bixirekin

Donibaneko elkarteak martxoaren 8rako jarri du zita. Nerea Ibarzabal, Miren Amuriza eta Uxue Alberdi arituko dira bertsotan.

Juan Mari Beltran eta Fanny Desk, larunbatean, Donibanen

Bixi-Bixi elkarteak antolatuta, Juan Mari Beltranek eta Fanny Deskek kontzertua eskainiko dute larunbatean Kultur Aterpean, 19:00etan.

'Dragoi-jagolea', Pasaiako Zinema Txikian

Pasaiako Zinema Txikiak 'Dragoi-jagolea' filma proiektatuko du larunbat honetan Donibaneko Juanba Berasategi aretoan, 17:30ean.

Emozioak kudeatzen asmatzeko tresnak esku-eskura

Familian Hezi programaren ikasturteko bigarren ikastaro monografikoa izango da emozioen kudeaketaren gainekoa; hartzaileak, HH, LH eta DBHko haurren gurasoak.

'Ehiztari ehizatua', ostiralean, San Pedron

Patata Tropikala antzerki konpainiak 'Ehiztari ehizatua' antzerki familiarra interpretatuko du ostiral honetan San Pedroko frontoian, 17:15ean.

Gehiago