2025/3

Martxoak 8

Pasaiako emakumeen borroka, oholtzara

Igandean 'Pasaiako emakumeen borrokari omenaldia' ekitaldia jasoko du Trintxerpeko Gudarien plazak. Berdintasun Mahaiak sustatzen duen ekitaldiaren helburua da emakumeen ibilbideak ikusaraztea. Aurten bederatzi emakume omenduko dituzte.

Bide guztien helmuga izan dadin euskara

Euskarara gerturatzeko eta gaitasuna eskuratzeko metodologia berria probatzen ari da Badalab. Errenteria-Oreretak hartu du esperientzia pilotua, euskaratik urrunago direnak erakartzeko.

Askotariko menpekotasunei aurre egiteko, bilera irekia

Herriko egoera zein den ikusita, herritar talde batek adikzio mota ezberdinei aurre egiteko eta horien inguruan hausnartzeko espazio bat sortu nahi du. Hilaren 27an egingo dute lehen bilera.

Hostoak ez da zimeldu, eraldatu baizik

Zalapartarik gabeko barne iraultza egin du Hostoak taldeak. 'Ostera' diskoa partaideen, doinuen, bizi dutenaren eta egun direnaren hamabi kolpeko bilduma da. Olmo Cascallar kideak gauzatu duten prozesuaz hitz egin du.

Jaizkibelgo sutea, erabat kontrolpean

Bigarren fokua, Donibane aldekoa, gaueko lehen orduetan gelditu ahal izan dute. 30 bat hektarea erre dira.

Teo Alberro alkatea: "Sutearen intentsitatea jaisten ari da"

Alkatearen arabera, haize bortitza sutearen itzaltze lana zailtzen ari da. Lanean diren larrialdi zerbitzuei eskerrak eman dizkie.

Etxez etxeko zerbitzuko langileek elkarretaratzea egingo dute bihar

ELA eta LAB sindikatuek salatu dute Matia Fundazioa Pasaiako etxez etxeko langileen hitzarmen berriaren negoziazioa atzeratzen ari dela.

"Euskaltzaleon kasuan, zer da hunkigarriago Korrika baino?"

Ander Iriarte oiartzuarrak euskararen auzi guztiak mahai gaineratuko ditu Korrika ardatz izango duen dokumental batean. Dirua biltzeko kanpaina abiatu dute.

Izaskun Goñi Razkin, PPAko presidente berria

Joakin Telleriaren postua hartuko du Goñik, erretiroa hartuko baitu. Pasaiako portuaren ardura nagusia izango duen lehen emakumea izango da.

Pasaiako kirol taldeen asteburuko emaitzak (2025-03-24)

Futbolean, porrota Pasaiak. Areto futbolean, garaipena Doniparik eta porrota Antxok. Eskubaloian, garaipen eta porrot bana.

Ander Iñarra lezoarra eta Maud Combarieu irabazle Donostia-Hondarribia trailean

Larraitz Etxebeste eta Hodei Lujanbio oiartzuarrak laugarren izan ziren emakumeetan eta gizonetan hurrenez hurren.

Energia txirotasuna, solaserako gai Lezon

Gaur (astelehena) energia txirotasunaren gaineko saioa egingo dute, 18:00etan hasita, Kultura Aretoan.

Kanaberak, gora: "Arrantza bai!"

Portuaren eremuetan aisia arrantza egitearen debekuaren kontra azaldu dira gaur ehunka arrantzale San Pedro eta Trintxerpe artean.

Poesia lehiaketaren bigarrena, martxan

Gaur Poesiaren Munduko Egunarekin bat egin da jarri du martxan lehiaketaren bigarren ekitaldia Errenteriako Udalak.

PIBE tailerra Lekuona Fabrikan, Abako Joskintza terapia elkartearen eskutik

Saio bakarrekoa izango da tailerra, apirilaren 3an, eta Antonio Reina antzerki zuzendari eta aktoreak emango du.

Bihar hasiko dira bandaren mendeurrena goratzen

Pasaiako Musika Bandak mendea bete du, eta urteurren biribil horri eta bandak osatu duen ibilbideari aitortza egingo diote pasaitarrek datozen egunetan.

Ezker Anitza-IUk bat egin du arrazakeriaren aurkako martxarekin

Alderdiak adierazi du "arrazakeria eta xenofobia sustatzen dutenen aurrean elkartasuna eta bizikidetza" aldarrikatu behar direla.

Pasaiako kirol taldeen asteburuko partidak (2025-03-21)

Ohi bezala, areto futboleko Antxok eta Sanpedrotarrak gaur jokatuko dituzte asteburuko lehen partidak. Gainontzeko lehiak, bihar eta etzi.

Herrerako portu bide nagusia, itxita hilaren 24tik 28ra

Bidea hilaren 24ko 08:00etatik hilaren 28ko 14:00etara bitartean moztuko dute, Aduana kaleko asfaltatze lanengatik. Soilik portuko langileek zirkulatu ahal izango dute bertatik.

Gehiago