
Bordondo, Eguzkiborda eta Añarrezarra baserrietako abere ustiategiek lortu dute udalaren jabetzako larreen aprobetxamenduaren esleipena.

Hilaren 19an irtengo dira Oiartzundik, eta gaua Casa Piedran pasako dute. Izena online edota Garmendi txokolategian eman daiteke.

Kerala tabernan ateratako argazkiarekin irabazi du saria Novasek. 150 euroko ordainsaria eskuratu du argazkilariak.

San Fermin eguna da gaurkoa, egun handia, eta asteburua gogorra izan bada ere, festarako eta ongi pasatzeko ez da aitzakiarik gaur ere.

Ikasturteko azken mobilizazioa egin du Duintasunak gaur; Osasun Itunarekin kritiko eta pentsioen nahikotasuna bermatzeko HEL Herri Ekimen Legegilea izan ditu hizpide.

'Erreka'-k ez du esperotako hasiera izan Eusko Label Ligan. 'Batelerak' hirugarren izan dira asteburuan jokatutako bi estropadetan, eta onenen pare jarraitzen dute. San Pedro seigarren izan zen atzo Zumaian.

Herrialdeko hitzarmen berriaren negoziazioan "blokeoa" gainditzeko eta sektoreko langileen "prekarietatearekin" bukatzeko grebara joko dutela azaldu du ELAk, hilaren 9,10 eta 11n.

Emakumeak larunbatean hasi dute liga eta bosgarren eta laugarren postuak lortu dituzte jokatutako bi estropadetan; gizonek laugarren jardunaldia lehiatu dute, eta bigarren postua egin.

Mater ontzia euskal kostaldeko zortzi herritan izango da uztailean hondakinen arazoari irtenbideak bilatzeko eta hausnarketa parte hartzaile bat sortzeko.

Albaolako kideak hilaren 17tik 20ra bitartean egingo den Galiziako ontzi tradizionalen topaketan izango dira. Bertara itsasoz iritsiko dira.