Errenteria Txirrindularitza Saria, larunbat arratsaldean

Lasterketa gazteenen kategorietara begirakoa da, eta bi gurpil gainean, Benjamin, Kimu eta Haur Mailako 140 txirrindulari ariko dira 16:30ean hasita.

Emakumeen Etxeak sei urteko bidea ospatuko du

Ekainaren 7an, larunbatarekin, ospatuko dute urteurrena. Kalejira musikatua, bazkaria, karaokea eta pintxada feminista antolatu dituzte.

Haurtzaroko jolastoki berria bisitatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak

Jose Ignacio Asensio Jasangarritasuneko diputatua eta Miriam Oca Ingurumen Administrazioko zuzendaria izan dira gaur Haurtzaroko jolastokian.

Bihar hasiko da VIII. Gora Herriak

Hilaren 22tik ekainaren 7ra bitartean, Gora Herriak jaialdiaren VIII. ekitaldia egingo da Donibanen, Bixi-Bixik antolatuta. Aurten Amerikara begira jarriko dira.

'Erremontari herriz herri', Errenteria-Oreretan

Ekainaren 21ean partida jokatuko dute iniziatiba horren barruan Agustina Otaola frontoian.

euskaraldia

Euskarak behar dituelako, eta merezi dutelako

Euskaraldiaren egitarauaren barruan, omenaldia egin zieten atzo euskara ikasi dutenei eta ikasten ari direnei. Herriko eragileen aitortza jaso zuten.

Jaietako feria guneetako musika nerabeek aukeratuko dute

Udalak 12 eta 16 urte bitarteko gazteei begirako prozesu bat abiatu du, jaietara begira gustukoen duten musika proposatzeko.

Ohorezko jubenilak Euskal Ligan lehiatuko dira berriz

Intxurreren aurka 5-0 irabazita, liga irabazi du talde oiartzuarrak. Hurrengo denboraldian Euskal Ligan ariko dira.

Udaberriko Liga, batelak

Arrauna gertutik ezagutzeko aukera Hibaikarekin

Ikastaroak antolatu ditu arraun elkarteak 12 urtetik gorako haur eta gazteentzat, uztailaren 14tik 18ra bitartean.

Ander Garaiarrek Gipuzkoa eta Euskadiko errekorrak gainditu ditu

200 metroko abiaduran 20 urtez azpiko kategorian hautsi du errekorra. Gainera, Europako txapelketan lehiatzeko marka eskuratu du.

Irakurketa festa herrikoia egingo dute bihar Kontzejupe plazan

Bakoitzak bere liburua eraman eta elkarrekin irakurtzeko tartea izango dute jardueran. Amaieran mokadutxoa egingo dute.

hitza

Nola irudikatuko zenuke Euskaraldia?

Euskaraldia gaitzat, azal lehiaketa antolatu du OARSO BIDASOKO HITZAk. HITZAk emandako txantiloia erabiliz egin behar dira marrazkiak.

Antxo eta Oiartzun, areto futboleko Euskal Koparen bila

Asteburuan areto futboleko Euskal Kopako finalerdiak eta finala jokatuko dira Usansolon eta Galdakaon. Finalerdiak bihar izango dira, eta finala, igandean, 18:30ean.

Hospitalilloko aparkalekua asfaltatuko dute

Jarduketak bihar hasiko dira, eta eremua itxita egongo da gaurko 15:00etatik asteleheneko azken ordura arte. Portu eremuko lonjaraino doan aparkalekua eskuragarri izango da, eta Gudari plaza pareko barrera ere irekiko da.

Galtzaraborda igerilekua

Galtzarabordako igerilekua itxita izango da larunbat goizean

Programatutako igeriketa ikastaroak, Fanderiako igerilekura lekualdatuko dituzte.

'No other land' dokumentala eta solasaldia, etzi, Landetxen

Dokumental luze onenaren Oscar saria irabazi du ikus-entzunezkoak. Hamdan Ballal lanaren zuzendarietako bati eraso egin diote berriki kolonoek.

Lur Kortak ipuinak kontatuko dizkie ostiralean lau urtetik gorakoei

Hilaren 28an izango da saioa, 17:00etan, Manuel Lekuona Udal Bibliotekan. Garaiz iristea eta merienda saioaren aurretik edo ondoren jatea eskatu dute.

Gamongoa proiektuari "berehala heltzeko" eskatu du PSE-EEk

Proiektu hori ezinbestekoa jo dute sozialistek "babestutako etxebizitzaren eskaintza handitu eta familia askoren egoera arintzeko".

madalensoro

Oiartzungo esku pilotaren aldeko pilota jaialdia egingo dute ostiralean

Hilaren 28an izango da jaialdia, gaueko bederatzietan hasita. Madalensoron izango dira partidak, eta hiru norgehiagoka izango dira.

Euskaltegietan, eskuak ore artean

Mintzagun egitasmoaren barruan, Edurne Agirre okina ogia egiten ikasteko tailerrak ematen ari da euskaltegietan.

Gehiago