
Pasaiako Udalak etxez etxeko zerbitzurako lehiaketaren plegua argitaratuko duelako, haserre dira langileak. Mobilizazioekin jarraituko dute.

Liburu aurkezpena Gaztañoko auzo elkarteak antolatutako hitzaldi zikloaren barruan kokatuta dago.

Apirilaren 3an, ostegunarekin, izango da 17:00etan hasita Torrekua eraikineko hirugarren solairuan.

Araudia astearteko osoko bilkuran atera zen aurrera, udal gobernuaren aldeko bozkekin. Araudia GAOn publikatu eta hurrengo egunera sartuko da indarrean, fasekako aplikazioarekin.

COVID iraunkorra duten Begoña Etxeberria, Idoia Mujika eta Amaia Azarolarekin izan da HITZA, astekari honetako erreportaje nagusirako. Hona, bideoan, biharkoaren aurrerapen bat.

Kazetaritza feministan aditua da Gorosarri, albisteen kalitatean eta fotokazetaritzan.

Lanbarren industrialdean dago instalazio berria, eta 10.000 metro koadro baino gehiagoko lur saila eta hamabost karga-kai ditu.

Elkarretaratzeak egiten ari dira langileak ikastetxeen atarietan. Akordiorik ezean, apirilaren 1 eta 2an ere greba egingo dute irakasleek.

Kimuen eta Haurren mailetako lehiak jasoko ditu Txara inguruko zirkuituak. Larunbat arratsaldean izango dira probak.

Hilaren 31tik apirilaren 3ra eta apirilaren 7tik 10era egingo dute Euskaldarrak elkartearen Gastronomia Erakustaldiaren 38. ekitaldia.

Otsailaren 14an pintxo potea, kontzertua eta afaria egingo dute. Iñaki Labakak eskainiko du kontzertua.

Urtzi Olaziregi oiartzuarra da taldeko baxu jotzailea. Heavy metal taldeak 'Dena galdu baino lehen' diskoko hiru kanta aurreratu ditu.

Otsailaren 12an egingo dute bilera, 19:00etan, auzo lokalean. Kuestaziyuan parte hartzeko izena eman behar da.

Maiatzaren 15etik 25era izango da Euskaraldia, euskara ulertu edota dakitenek euskarazko ohiturak hartzera gonbidatzeko ariketa sozial masiboa.

Arte bizien egonaldi artistiko eta mediazio programa da Legamia.

Bazkaloste batean otu zitzaion lagun talde bati kantu bat egitea, eta atzo argitaratu zuten lanaren emaitza YouTuben.

Ostiralean –hilak 24– izango da hitzordua, 18:15ean, Landetxeko muralean. Banderak eta kufiyak eramateko deia egin dute.

Hilaren 26an –igandea– izango da irteera, eta izena aurrez eman behar da hilaren 22a baino lehen. 25 euro ordaindu behar dira izena ematerakoan.

Hika Teatroak 'Zorretan' antzezlana interpretatuko du hilaren 26an Juanba Berasategin, 19:00etan. Sarrerak salgai daude Bibe atarian.

Pasaitarrek urteko lehen dantzaldiaz gozatu ahal izango dute larunbat honetan. Topaketa Donibaneko Santiago plazan izango da, 12:00etan.