Izaskun Goñi Razkin, PPAko presidente berria

Joakin Telleriaren postua hartuko du Goñik, erretiroa hartuko baitu. Pasaiako portuaren ardura nagusia izango duen lehen emakumea izango da.

Sutea Jaizkibelen

Kontrolpean da jada (18:30) sutearen zatirik handiena. Donibane aldean foku bat itzaltzeke dago.

Maris Sirmais zuzendari letoniarraren bisita jasoko du Landarbaso Abesbatzak

Maris Sirmais zuzendari letoniar ospetsuaren tailerra jasoko dute asteburuan abesbatzako kideek. Europako Sari Nagusia  hiru aldiz irabazi duen munduko abesbatza bakarra den Kamer Korisen sortzailea da.

Irisgarriagoa izateko bidean da Igantzi

Pontika Igantzirekin lotuko duen proiektua aurkeztu zuten atzo udalak eta bizilagunek; proiektu beraren barruan, lehen fasean, Pontika Luis Mariano plazarekin lotuko duen igogailua eraikiko dute. Bizilagunak, pozik dira.

Elizalde eskolako jolastokiaren eraberritze prozesuan, aurrera

Natur gunea zabaldu zuen udalak lehenbizi. Orain, ordea, zoruko pitzadurak konpondu, trinkotu eta gunea margotu dute.

Gora begira, geldiezin

Munttarpe Kirol Elkartearen gizonen taldeak eskura du Gipuzkoako Lehen Mailara igotzeko aukera. Hiru partida falta zaizkie ametsa egikaritzeko.

Ikastetxeen aurrean "urgentziazko kontzentrazioak" deitu ditu Gure Haurrak Ere Badira egitasmoak

Gobernu eta erakundeei Palestinako genozidioaren aurka "argi eta tinko" posizionatu daitezela eskatzeko egin dute deialdia. Hilaren 24an izango dira kontzentrazioak.

Aitortza lortuta, justiziaren bila

Pasaiako segadan hildako lauren senideek 41 urte eta gero lortutakoarekin "pozik" baina "berandu iritsi" izanaren garraztasunarekin hitz egin dute, Eusko Jaurlaritzak haien senideak motibazio politikoko biktima gisa aitortu ondorengo lehen agerraldian.

Mailo Oiarzabal / Guka

Palestinaren alde kalea hartzera deitu du Oarsoaldeko Kontseilu Sozialistak

Azken erasoetan Israelek ehunka palestinar hil dituela-eta, elkarretaratzera deitu du EHKS Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak ostiral arratsaldean.

Urteko lehena, egina

Sasoiko laugarren irteera, eta aldi berean 2025eko lehena egin zuen Xoxolur Mendi Klubak igandean.

Ate irekien jardunaldia egingo du Orereta Ikastolak

Orereta Ikastola ezagutzeko balioko dute saio horiek matrikulazio kanpainaren atarian; hilaren 21ean eta 23an egingo dituzte.

Ilargi Aristondo Merinok lortu du Barandiaran Beka

'Euskal Pirinioetako Suaren paisaia: etnografia kolaboratiboa antropozenoan' proiektuagatik lortu du Barandiaran Beka oiartzuarrak.

Bihar goizean, ur mozketak San Pedron

Ur sarean egingo diren konponketak direla eta, ur hornidura moztuko da barrutiko hainbat puntutan, 09:00etatik aurrera.

Inauteriek badituzte gaiak

Antxoko Topaguneak eta Trintxerpeko Korkoiburuek prozesu parte hartzaile bidez hautatu dituzte aurtengo gaiak. Antxon pertsonaia famatuz jantziko dira, eta Trintxerpen, lanbide eta ogibidez.

Pasaiako kirol taldeen asteburuko emaitzak (2025-01-13)

Pasaiako gizonen talde nagusiak garaipenarekin hasi du urtea (3-2). Areto futboleko Pasaiako derbia, Doniparirentzat (4-3). Eskubaloian, garaipen eta porrot bana Donibanerentzat.

Euskaraldia prestatzeko bilera irekia egingo dute Lezon

Euskaraldiaren laugarren edizioa 2025eko udaberrian izango da, maiatzaren 15etik 25era. Hura antolatzeko lehen urratsak ematen hasiko dira Lezon.

Indartsu dator Jabetze Eskolaren negu-udaberriko programa

Jarduera berriekin hasiko dute urtea eskolako emakumeek. Hilaren 30era arte eman daiteke izena.

Karmele Jaio izango da Irakurketa Klubean

Pasaiako liburutegietako Irakurketa Klubaren lehenengo saioa izango da hilaren 17an. Karmele Jaio idazlea bertaratuko da, 'Maitasun kapitala' azken lanaren inguruan aritzeko. Saioa irekia izango da, 19.00etan, San Pedroko liburutegian.

Igandea, muxikoena izango da

Beti Prest Dantza Taldeak antolatuta Herriko Plazan ariko dira dantzan 12:00etan hasita.

Gehiago