Sutea izan da Papresa lantegian

Gaur goizaldean piztu da sua, 00:45ean. Irun, Zarautz eta Tolosako suhiltzaileak aritu dira sua itzaltzeko lanean.

Ikusezin izan diren emakumeen lana aldarrikatzeko, murala

Emakume eskorgarien murala egin du Berexiart artistak, eta gaur egin dute aurkezpen ekitaldia, Trintxerpen.

Baiona eta Errenteria batuko dituen kultur zubia

Herri Arte Eskolak eta Baionako Maurice Ravel kontserbatorioak lankidetza hitzarmena sinatu dute.

Lezo eta Donibane, bidegorriz lotuta

Lezo eta Donibane lotzen dituen bidegorri zatia inauguratu dute gaur. Proiektuak herritarren eskaera historiko bati erantzuten dio, eta lotura seguru eta ekologiko bat ahalbidetuko du.

Saharako bizipenak kontatuko dituzte Bixi-Bixiko kideek

Hilaren azken egunean egingo dute ekitaldia, eta Oporrak Bakean programaren informazioa ere emango dute.

Eneko Bidegain Aire. Idazlea

«Egiten zituen hautuak herri ikuspegiaren araberakoak ziren»

Kepa Anabitarte trintxerpetarraren bizitza jaso du Eneko Bidegain idazleak 'Kepa Anabitarte. Bizitza bat herriari eskainia' liburuan.

IRAITZ ARABOLAZA ETA AINARA LOPEZ SORTZAILEA ETA PAREAN ELKARTEKO KIDEA

«Hemengo kasuak dira denak, gure bizilagunenak»

Hilaren 7an inauguratu zuten 'Hain gertu eta hain urrun. Migrantas' erakusketa Hondarribian. Hilabete batez izango da ikusgai Emeki elkartean. Emakume migratuekin egindako lanaren emaitza da.

Dantza, espazioak partekatzeko aitzakia

Dantzarako, elkar ezagutzeko eta espazioak konpartitzeko helburuarekin abiatu zuten Igandeak Dantzan iniziatiba 2023. urtean jubilatuei begira. Igandean izango du urteko lehen saioa.

Joxemari Mitxelena Kazabon. Euskadiko Euskal Pilota Federazioko presidente hautagaia.

"Probintzia bakoitzetik ateratzen den haize hori jaso nahi dugu"

Lau urtean behin egiten dira Euskadiko Euskal Pilota Federazioko presidentetzarako hauteskundeak. Joxemari Mitxelena Kazabon oiartzuarra da, eta presidente posturako lehiatuko da bihar ‘Pilota 7 Haizetara’ taldearen izenean.

Sahararen egoera aurkeztu du Bixi-Bixik

Donibaneko elkarteak hiru ataletan banatu zuen atzoko hitzaldia: Saharako egungo egoera, abenduan egindako elkartasun bidaia eta Oporrak Bakean programaren aurkezpena.

Gehiago