San Pedroko pilotalekua, 'El Conquis' saioaren agertoki

Piratakada proba sorta jokatu dute gaur arratsaldean barrutiko haur eta helduek. EITBko saioaren itxura hartu du pilotalekuak.

Aurrera urratsik ez Interalen: langileek borrokarekin jarraituko dute

Lanuztea, enpresa itxiaraziz, egin dute gaur Gaintxurizketako enpresako langileek. 85 behargin kaleratu nahi ditu zuzendaritzak.

Arditurri eguna ospatuko dute uztailaren 13an

Besteak beste, Arditurriko meategi nagusia, erromatar garaiko Arditurri 3 meatze galeria eta euskal makila borroka jokoaren erakustaldiaz gozatzeko aukera izango da.

Atlantikaldiaren kartelaren lehen artistak iragarri dituzte

Irailaren 18tik 21era egingo dute Atlantikaldia, 'Zeharkaldiak' leloarekin.

Adierazpen instituzionala LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Egunaren harira

Bihar LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Eguna da, eta Pasaiako Udalak "harrotasunez" aldarrikatzen ditu LGTBIQ+ komunitateko pertsonen aniztasuna, bizitzak eta kolektibo horren eskubideen aldeko borroka.

San Pedrok eta Antxok indarrak neurtuko dituzte

Trapaia Gazte Taldeak antolatuta, San Pedrok eta Antxok herri kirolen desafioa egingo dute bihar frontoian, 17:00etatik aurrera.

herriartekoa

"Esperientziak erakusten digu partida zailak izango direla"

Bihar –hilak 28– Eskuzko Gipuzkoako Herriarteko txapelketako finala jokatuko du Oiartzunek Hernaniren aurka. 10:30ean izango dira partidak.

Inude eta Artzainek dantzan jarriko dute San Pedro

Asteburuan dantza protagonista izango da San Pedron, Inude eta Artzainen desfileek dantzan jarriko baitituzte barrutiko txoko eta bazter guztiak. Bihar haurren desfilea egingo da, eta igandean, helduena.

LGTBI+ komunitatea
AITOR NARBARTE ALVAREZ Kuirdinadorako kidea

«Ez dugu ausartak izan nahi, askeak baizik»

LGTBI+ Harrotasunaren Eguna izango da bihar. Ospatzeko ugari dute, baina batez ere aldarrikatzeko LGTBI+fobiak gora egin duen agertoki betean. Kuirdinadorako Aitor Narbartek erradiografia egin du.

lgtbi+ komunitatea
Gotzone Urra Cruz eta Gar Lozano Real

"Elkartzean seguruago sentitzen zara aske izateko"

Zisheteroarauetatik harago dauden espazioak eta tokiak behar dituzte LGTBI+ pertsonek askotan. Bide horretan saretzea ezinbestekoa da. Lezon zeregin horretan ari dira Gar Lozano eta Gotzone Urra. Haien esperientziaren berri eman dute.

Tokiko ehun sozio-ekonomikoa ezagutzeko iniziatibaren barruan bisita jaso du Izadi enpresak

Izadi enpresa bisitatu dute udal ordezkari, Oarsoaldea garapen agentzia, Don Bosco, TEKS eta Ekiherri komunitateko hainbat ordezkarik

Oarso Bidasoko Hitza

Boxeo gaualdia Team Latigo Boxingen eskutik

Sebas Perez Latigo boxeolari errenteriarrak Espainiako gerrikoa defendatuko du profesional mailan, Rayito Marquez  boxeolari sevillarraren aurka.

Ikasturteko azken muxikoak dantzatuko dituzte igandean

Heltak antolatuta eta eguerdiko hamabietan hasita, ikasturteko azken muxikoak dantzatuko dituzte igandean – hilak 25–.

Larrabide errepidea, itxita astelehen eta asteartean

Udalak magalak egonkortzeko lanak egingo ditu Lizeoko goiko aldeko eremuan, bi egunez. Hilaren 26an eta 27an, errepidea itxita egongo da.

Lau eguneko egitaraua izango dute San Joan kaleko jaiek

San Joan kaleko batzordeak iragarri du aurten ere ospatuko dituztela jaiak. Bizilagunen artean bideo bat osatu dute.

'Metraiak' lehiaketako hiru lan hautatuak jakinarazi dituzte

'Bidean', 'Arditurri' eta 'Ardiek jakingo dute' dira lan hautatuak. Ekainaren 8an aurkeztuko dituzte, Landetxen.

Erraldoi ertainak dantzatzen ikasteko akademia, gaur

Gaur –hilak 23– izango da erraldoi ertainak dantzatzen ikasteko akademia. 18:00-20:00 artean izango da, Haurtzaro ikastolako jangelan.

Kontsultatu Euskal Herriko pala txapelketa irekiko asteburuko partidak

Bihar –hilak 24– eta etzi –hilak 25– jokatuko dituzte partidak. Lehenengo eta hirugarren mailako norgehiagokak izango dira.

100 mahai jokotik gora maileguan bi biblioteketan

Bibliotekan bertan edota maileguan etxera eramanda erabili daitezke mahai joko horiek.

Kalejira txistu doinuekin Ereintza dantza taldearekin

Erromeria Egunaren 25. urteurrenaren harira hainbat ekintza antolatzen ari da Ereintza urtean zehar.

Gehiago