
Euskadiko eta Gipuzkoako Ergometro txapelketak jokatuko dituzte datorren igandean Agustina Otaola pilotalekuan.

Gipuzkoako Pilota Egokituko Txapelketaren bigarren jardunaldia jokatu zuten 25 pilotarik joan den larunbatean Agustina Otaola pilotalekuan.

Larunbatean izango da Otaolaren bizipenak dantzaz eta bertsoz josi dituen ikuskizunaren emanaldia, 19:00etan, Xabier Olaskoaga plazan.

Asteburuan jokatutako sei partidak irabazi dituzte Errenteria-Oreretako pilotariek. EPLEk frontoira deitu ditu herritarrak, pilotarekin gozatzera.

Oreretar gazteak eskuz eta palan trebatu ahal izango dira, benjamin, kimu, haur eta kadete mailetan. Ikastaroak Agustina Otaola pilotalekuan izango dira.

Errenteriarrak abantaila argiarekin iritsiko dira finalerdietako itzulerako partidetara, nagusitasunez gailendu baitziren ostiralean Donostiako taldearen aurka.

Pasa den astean bukatu zituzten lanak. Udalak49.000 euroko inbertsioa egin du pilotalekuaren zorua birgaitzeko.

Txapelketaren laugarren ekitaldia hartuko du igandean Agustina Otaola pilotalekuak 17:00etan hasita. Antolaketan, Kenthai kluba.

Entrenamenduak astelehenetik ostegunera egiten dituzte Agustina Otaola pilotalekuan, Esku Pilota eta Pala modalitateetan.

Bezperan Madalen Jaietako pilota profesionaleko jaialdia egin zen. Bi egunetan giro bikaina izan da Agustina Otaola pilotalekuan.

27 partida jokatuko dituzte errenteriarrek orotara. Ostiralean XII. Montxo Jimenez Esku Pilota Memorialaren final handia jasoko du Agustina Otaola pilotalekuak.

Izen-ematea doakoa da, irekita dago jada eta interesdunak klubarekin harremanetan jarri beharko dira 680 71 94 22 telefonoan.

Eskuz binakako Zuloaga eta palako Etxeberria Memorialen finalak jokatuko dira asteburuan. Guztira lau lehia egongo dira, maila ezberdinetakoak.

Larunbatean jokatu ziren Agustina Otaolan pilota txapelketako kimuen, infantilen eta kadeteen giro eta maila altuko finalak.

Pilota eskola hilaren 18an itxi zen Jokin Altuna pilotari profesionalaren presentziarekin. Pala memoriala, berriz, gaur hasiko da, 19:45ean Agustina Otaola pilotalekuan.

Herriartekoan palistak txapelketako finalera sailkatzen saiatuko dira bihar, eta trinketekoak, berriz, Euskal Ligako finalean nagusitzen ahaleginduko dira.

Itzulerako partidetan joanekoen errendimendua hobetu bazuten ere, Aiako taldea sailkatu da final laurdenetarako.

Errenteriako taldea palan eta gomazko paletako modalitateetan lehiatuko da txapelketa horretan ostiraletik aurrera.

EPLEko bikoteak partida garrantzitsua du bihar txapelketako finalerdietan sartzeko lehian jarraitu nahi badu. Sopelako Kurene taldeko bikotea izango dute aurrean, 19:15ean hasita.

EPLEko bikotea Euskal Ligako Ohorezko Mailako finalerdietan sartzeko borrokan dago, eta Zaramagako bikotea izango dute aurrean. Klubetik ere gogorarazi nahi dute pilota eskolako izen emateak irekita daudela.