
Datorren asteazkenean 95 urte beteko dira Guardia Zibilak zazpi lagun Ategorrietan erail zituenetik. Omenaldi gisa, Argia argitaletxeak komiki bat sortu du, eta Trintxerpen aurkeztuko dute.

Aurtengo zikloak bost emanaldi izango ditu, eta den-denak Trintxerpeko alkateordetzan izango dira, 19:30ean eta doan.

Pasaiako Udal Euskaltegiak Euskal Dantza tailerrak, film proiekzioak eta Santa Agedaren barruko jarduerak antolatu ditu.

Illunbek antolatuta, desfilea 12:00etan irtengo da Andonaegi jauregitik. Gaur eta ostiralean entseguak egingo dituzte.

Emakumeen danborradak Trintxerpeko Sastakai Txaranga omenduko du gaur karmenak aurkezteko ekitaldian. Albistea poztasunez jaso dute, eta prest dira aurten ere musika doinuak barrutian zehar zabaltzeko.

Trintxerpeko alkateordetzatik abiatuta San Pedroko frontoiraino heldu dira manifestariak.

Bihar hartuko du Osak kargu berria; jeltzaleen bozeramaile eta Hirigintza Saileko arduradun izango da aurrerantzean. Oterminek udalari lotuta jarraituko du.

Herritarrei harrera egiteko gela bat atondu du udalak Gelasio Aranburu kaleko lokalean

Aldundiak eta udalak lau orduko lau ikastaro antolatu dituzte elkarte eta herritar taldeentzat, urritik abendura bitartean. Izen emateak irekita daude.

Uztailean eta abuztuan telematikoki erantzungo dituzte bizilagunen kezka eta eskaerak. Aurrez aurreko zerbitzua irailean berreskuratuko da.

Trintxerpeko Jai Batzordeak 2026ko karmenak prestatzeko lehen bilera egingo du asteazkenean. Barrutiko alkateordetzan bilduko dira, 19:30ean.

Adinkidek esker oneko edo maitasunezko gutunak idazteko egitasmo bat jarri du martxan. Gutunak entregatzeko azken eguna hilaren 17a da, eta 28an errezitaldi bat egingo da, Trintxerpeko alkateordetzan.

Gaur eta apirilaren 1ean ez da alkateordetza zerbitzurik eskainiko, eta alkateordeekin aurrez aurreko arreta jasotzeko hurrengo eguna apirilaren 16a izango da.

Datozen hilabeteetan abiatuko duen iniziatiba herritarrei aurkeztuko die udalak hilaren 11n Trintxerpeko alkateordetzan, 18:30ean.

Euskararen aktibazioa sustatzeko, Euskaltzaleen Plazak egingo dira Pasaiako lau barrutietan. Lehena gaur izango da, Trintxerpeko alkateordetzan, 19:00etan.

Alde batetik, 'Mamu harrapariak' filma proiektatuko dute Donibaneko Juanba Berasategin, 17:30ean. Bestalde, 'Ermita' filma botako dute Trintxerpeko Alkateordetzan, 19:00etan.

Ur sarean egingo diren jarduketak direla eta, ura moztuko da barrutiko zenbait kaleetan. 09:00etan moztuko dute ura, bost orduz.

Astelehenean ur sarean konponketak egingo dira, eta ura moztuko dute barrutiko zenbait kaleetan. 08:30ean hasiko dituzte jarduketak, eta lau orduko iraupena izatea aurreikusi dute.