
ELA, LAB, ESK eta STEILAS sindikatuek Etxerat elkartearekin eta Sare Herritarrarekin batera antolatutako azken ostirala ohi bezala 19:30ean abiatuko da Herriko Plazatik.

'Esperantzari leiho bat' lelopean gorpuztu dute 2025eko egitasmoa. Familiei dei egin diete programarekin bat egitera eta haur sahararrak udan Euskal Herrira ekartzera.

Tulkaremdik (Zisjordania, Palestina) ihesi, duela hamabost egun heldu dira Oiartzunera Anuar eta Shaker Kittaneh. Palestinarekiko sustengua eskertuta, horretan jarraitzera deitu dute gizartea.

Hirugarren urtez jarraian diruz lagundu du elkartea. Greziako Lesbos uhartean errefuxiatuei elikadura duina, kalitatezkoa eta elikagarria ematen die irabazi asmorik gabeko elkarte honek.

Pasaiako Dantza Festibalaren bigarren edizioak herria sormenez blaituko du asteburu honetan. Oholtza eta doinuak behar berrietara egokitzea, baina, ez da lan makala izan bi antxotarrentzat.

Ostiral eta larunbatean iraungitze data luzea duten elikagaiak jasoko dituzte Alcampon. Gainera, dirua bildu nahi dute, furgoneta bat erosteko.

Oiartzuarrak hilabete bat eman du Libia inguruan, ‘Alan Kurdi’ erreskate ontzian marinel gisa. Joan den igandean, astebete luze baten ostean, Italiaren baimena jaso zuten ontzia bertan lehorreratzeko.

Hilaren 23an bilera informatiboa egingo dute bibliotekako Ikasle Gelan. Janariarekin zer egin duten azalduko dute, eta Zaporeak-en jarduna azaldu.

Berriak jakitera eman duenez 'Aita Mari' erreskate ontzia itsasora atera ahalko da, Espainiako Gobernuaren baimena jaso ondoren.

Larunbatean, Oiartzun ibaian sartuko dira ibai jaitsiera egiteko, migratzaileek Mediterraneoan egiten duten bidaia simulatuz. 19:00etan abiatuko dira Gabierrota auzotik (Zubia kafetegitik).

Azken Ostirala egingo dute hilaren 28an, 19:30ean, Herriko Plazan.

Hileko azken ostirala izango da bihar, eta urtarrilean hasitako bideari jarraituz, Azken Ostirala dinamika egingo dute Sare Herritarrak eta Etxeratek.

Aurten ere, 8 eta 9 urte bitarteko haurrek lehen aldiz etortzeko aukera izango dute, eta horretarako harrera familiak behar dira konpromiso eta ardura irmo baten bidez udan zehar arreta eta harrera eskaintzeko.

Gaur arratsaldean egingo dute elkartasun keinua, 18:00etatik 19:00etara, barrutiko frontoian. Haur nahiz helduen zapatak ongi etorriak izango dira.

Izan zaitez Harrera! proiektua aurkeztuko du datorren asteazkenean Emakumeen Etxean antolatu duen online mahai inguruaren bidez SOS Arrazakeriak.

Moriako pertsona errefuxiatuen eremuan gertatutako sutea dela eta, Pasaiako Udalak Espainiako Gobernuari eta Europako erakundeei eskatu die har ditzatela premiazko neurriak krisi humanitarioari erantzun aktiboa emateko.

Kultura aretoan egongo dira egitasmoko boluntarioak jakiak biltzen, 09:00etatik 19:00etara. Moriako kanpamentura bidaliko dituzte jakiak.

Hitzarmen solidarioa lotu dute Pasaiak eta Zaporeak elkarteak. Futbol kamisetak, zirak eta neguko arropak bidaliko dituzte Egeo itsasoan kokatzen den uhartera.

Saharako errefuxiatuei ibilgailuak emateko laguntza proiektuan lehenengoz hartu du parte udalak, eta emandako lau ibilgailu horiek udaltzainek erabiltzen ez zituztenak dira; orain, kanpamentuetan berrerabiliko dituzte.

Pasaiako portuan eroso eta seguru daudela diote ISHko kideek, hemen behintzat porturatzeko trabarik ez dutelako. Aste batzuk emango dituzte badian, Mediterraneora itzuli baino lehen.