
Hilabete askoko borrokaldia eta 108 eguneko greba mugagabea eten dute langileek. "Zaintza lanaren garrantzia eta zentralitatea aldarrikatu ditugu"

Pasaiako etxez etxeko langileak berriz ere kalera atera dira gaur, hitzarmen duin eske. Sei hilabeteko borrokaldia bete dute; irailaren 1etik greba mugagabean dira.

Udal gobernuak azaldu du martxoan adostu zuela etxez etxeko langileekin eta sindikatuekin haien egoera hobetzeko konpromisoa, baina langileek eta enpresaren arteko akordiorik egin ezean, konpromiso hori ezingo dela egikaritu.

Langileek, zerbitzua esleituta duen enpresak eta udalak negoziazio batzarra egin dute gaur. Emaitza baikorrik ez da izan, langileen ustez.

Pasaiako udaletxean egindako elkarretaratzearen ondoren Aintzane Taberna alkateordearekin bildu dira, haien eskaerak helarazteko.

Bosgarren greba eguna egingo dute bihar (asteazkena) 43 langileek, Matia-Goxara eta udalaren aldetik ez baitute "inolako erantzunik jaso".

Langileek lanuztea eta Matiaren egoitzaren aurrean elkarretaratzea egin dituzte gaur goizean.

Oiartzungo etxez etxeko langileak udalekoak dira. Pozik daude zaintzaren gaia plazara atera delako grebaren deialdiarekin, eta eredu publiko komunitario baten alde egiten dute, beraienaren ildokoa.

Pasaiako Etxez Etxeko Zerbitzuko langileek hitzarmen bat adostu dute Eulen enpresa kontratatzailearekin. Martxoan hasi zuten borrokaldia.

Etxez Etxeko Zerbitzuko langileek greban jarraitzen dute, eta azken plenoan agerraldia egin zuten, zinegotziekin parez pare aritzeko.

Atzo arratsaldean manifestazioa egin zuten Trintxerpetik Albaolara. "Prekarietatetik ateratzeko determinazioz" daudela baietsi dute.

Joan den astean Pasaiako Udalak zabaldutako mezuari erantzun diote etxez etxeko langileek. "Haserre" daude.

Atzo manifestazioa eta elkarretaratzea egin zituzten Donibanen, udalari erabakiak har ditzala eskatzeko.

Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua kontratatzera atera du udal gobernuak. Kontratua eskaintza ekonomiko txikiena egiten duen enpresari ez emateko eskatu dute.

Pasaiako etxez etxeko zerbitzuko langileen lanuztearen harira irakurketa kaleratu du sindikatuak. Maiatzaren 23tik daude greban.

Udal gobernuak zenbait argibide eman ditu etxez etxeko zerbitzua ematen duten langileen grebaren gainean. "Ahal dugun guztia egiten ari gara".

Maiatzaren 23tik daude greba mugagabean Pasaiako Etxez Etxeko Zerbitzuko langileak. Datozen egunetako protestekin bat egitera deitu dute.

Hitzarmena sinatuta, ordu jaitsiera, gizarte berme gehiago, eta batez ere, egonkortasuna lortu dutela esan dute etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileek.