
'Batelerak' ontzia hirugarren postuan sailkatu zen atzo Euskadiko Txapelketan, eta 'Erreka' bigarrenean Lekeitioko estropadan.

Gizon Absolutuen kategoriarekin aritu da Errenteriako Atletismo Taldea. Lehen aldia da klubak Euskadiko Klub arteko absolutu kategoriako txapelketara heltzea lortzen duela.

Hiru dominez gain Errenteria-Oreretako arraun elkartearen harrobia indartsu dagoela nabarmen gelditu da Gipuzkoako eta Euskadiko Ergometro Txapelketetan.

Euskadiko eta Gipuzkoako Ergometro txapelketak jokatuko dituzte datorren igandean Agustina Otaola pilotalekuan.

19 urteko sanjuandarrak 20 urtez azpiko Gipuzkoako errekor berria ezarri du 1.500 metrotako proban. Europako Txapelketan aritzeko denbora ere lortu du.

Espainiako eskrima txapeldun izan berri da sanpedrotarra, 17 urtez azpikoen mailan. Pauso sendoak ematen ari da, eta aurten Europako eta Munduko txapelketetan izan da.

Asteburuan jokatu dute Euskadiko Batel txapelketa Pasaiako badian. Hibaikako gazte mailako bi ontzien lan ona; mutilak kontsolazio txandako onenak izan ziren.

Nesketan zein mutiletan egin dute hirugarren postua errenteriarrek Gipuzkoako Kluben Txapelketa absolutuan.

Euskadiko Ligako txapela eta Ohorezko Zilarrezko Mailara igoera lortu ditu Ereintzako emakumeen talde nagusiak. Lan gogorraren emaitza izan da, eta orain gozatzea dagokie. Historia egin dute.

Euskadiko blokeko txapeldun da oiartzuarra, martxoaren 19an, Bilboko Piugaz rokodromoan bere egin zuelako txapela. Urtebetez lehiaketatik aldenduta egon arren indartsu itzuli da.

Igandean Itsas Kayakeko Euskadiko Txapelketa jokatuko da Pasaiako badiako uretan, 11:30etik aurrera. Txapelketak eragina izango du Trintxerpeko Hospitalilloko aparkalekuko eremu batean.
