
Atzo bukatu zen euskararen aldeko ariketa, eta amaiera kontzertu bikoitza izan zen Antxoko Ibaiondo pilotalekuan.

Hilaren 18tik abenduaren 2ra bitarteko egitaraua prestatu dute pasaitarrek, Euskaraldia girotzeko. Barruti guztietara zabaldu dute eskaintza.

Aurtengo ariketaren berritasunen artean daude, besteak beste, Belarriprest saioak eta Gazte erronka. Horien berri larunbatean emango dute.

Pasai Donibaneko gazteek euskararekin duten harremanaren gaineko ikerketa lana aurkeztu dute. Hizkuntzaren ezagutza oso nabarmena da, baina hori ez dator bat erabilerarekin.

Aurrekaririk gabeko egoeran heldu da Euskaraldiaren bigarren edizioa, traba guztien gainetik, Pasaiako lau barrutiak euskaraz aritzeko gune bilakatzeko xede irmoz.

Euskaraldia sortu eta forma emateko lanaren garrantzia azpimarratu du epaimahaiak. "Ez da niri bakarrik egindako aitorpena, jende asko dago honen atzean", aitortu du esker onez ikerlariak.

Pasaiako Euskaraldiaren bigarren edizioko aurkezpena egin dute Antxoko Ibaiondo frontoian. Antzezlan batekin hasi eta dantzaren erritmora eman zaio amaiera ekitaldiari.

Ostegun honetan (hilak 8) Pasai Antxoko Ibaiondo frontoian Euskaraldiaren aurkezpen ekitaldia egingo dute, 19:00etan; umorea, antzerkia eta dantza egongo dira. Gonbidapenak aurrez eskuratu behar dira.

Pasaiako abeslari eta musikariek sortutako 'Bihurguneak' izeneko kanta aurkeztu berri dute, bideoklip eta guzti. Ska eta hip-hop estiloak uztartu dituzte.

Hainbat astez edukiak bildu eta gero, Etxealditik Euskaraldira egitasmoaren harira egindako bideoa partekatu dute Pasaiako Euskaraldiko kideek.

2022ko ariketaren itxiera kontzertua gaur gauean izango da, Pasai Antxoko Ibaiondo pilotalekuan. Sarrera librea da.

Bihar, ostirala, 18:00etatik 20:00ak arte hartuko dituzte bizilagunak. Larunbatean, berriz, 12:00etatik 14:00etara.

Irailaren 28tik aurrera irekiko dute aurretik belarriprest eta ahobizi izandakoek aurtengo parte hartzea berresteko epea.

Euskaraldiaren azken txanpak ikerketa, musika, feminismoa eta jaia izango ditu ardatz. Edizioari agur esateko parte hartzera animatu dituzte pasaitarrak.

Euskaraldiaren baitan, doako zinema proiekzioa eskainiko dute gaur 18:30ean Antxoko Kultur Etxean, Txintxua Filmsen eskutik.

Hasi da 2020ko Euskaraldia, eta horren berri emateko suziri bat bota dute herriko barruti bakoitzean. Gogora ekarri nahi izan dute oraindik zabalik dela izen ematea.

Antolatzaileek gogorarazi dute lehen edizioan parte hartu zutenek berriro eman beharko dutela izena aurten ahobizi edo belarriprest izan nahi badute.

Euskaraldian izena eman dutenek ostiraletik igandera hartu ahal izango dute euren txapa barruti bakoitzean jarriko diren mahaietan. Oraindik zabalik da izena emateko epea.

Pasaiako bi herri horietan mahaiak jarriko dira asteburuan zehar, nahi dutenek Euskaraldian izena eman dezaten. Online inskribatzeko aukera ere bada.

Alderdi guztiek eman zioten baiezko botoa Euskaraldiarekin bat egitearen proposamenari. Hamar puntu izan zituen, guztira, atzoko plenoak.