
Berdintasun kontseilua sortzeko prozesua martxan du Lezok. Aste honetan egin dute lehen bilera Kultur Aretoan, eta hurrengoa 2025eko urtarrilaren 22rako programatu dute.

Orotara, bederatzi ikastaroko eskaintza prestatu du Gaxuxak ikasturte berrirako. Izena emateko egunak, irailaren 4 eta 5a.

Handia izan da Lezoko Martxoaren 8ko mobilizazioa. 500 inguru izan dira herriko martxa morea aldarrikapenez josi duten lezoarrak.

Eskulanak eta bestelako jarduerak egiteko duten lokalaz gaindi, Lezora zabalik den emakume taldea da Gaxuxa. Aisia eskaintzatik harago, emakumeen begietatik herria egiten ari dira.

Hezkidetza Mahaiak eta Gaxuxak deituta, hamarnaka emakume elkartu dira Lezoko plazan. Zutabea osatu dute, Errenteria-Oreretako manifestazioa elikatzeko.

«Berdintasunerako bidean indarrak batu eta urratsak egiten jarraitzeko» helburu argiarekin ekitaldi sorta antolatu dute Hezkidetza Mahaiak eta Gaxuxa emakumeen elkarteak.

Azaroak 25 hurbil izanik, Gaxuxa Emakume Elkarteak eta Lezoko Udalak jada aurkeztu dituzte lehen ekitaldiak. Gehiago izango direla iragarri du udalak.

Zahartzaro aktiborako egitasmoa martxan jarriko dute Lezon; gaur goizean aurkeztu dute.

Gaxuxa elkarteko kideek erakusketa dute jarrita Lezoko Kultura Aretoan, eurek egindako eskulanekin

Pepa Bojok hitzaldia emango du hilaren 20an 17:00etatik aurrera Kultura aretoan. Bojo psikologoa da eta indarkeria matxista izango du hizpide.

Gaxuxaren ekimenez, Iñaki Olaizola Eizagirre antropologoak kultura ezberdinetan heriotzaren kultura zer nolakoa den azaltzeko hitzaldia emango du Lezon.

Indarkeria matxistari lekurik ez uzteko lanean jarraitzeko konpromisoa hartu du udalak, eta bat egin dute bihar egingo den elkarretaratzearekin. Erasotuari ere elkartasun beroena helarazi diote.

Martxoaren 8aren harira, aurten ere erakusketa osatu du Gaxuxa Emakume Taldeak. Gaur eta bihar goiz eta arratsaldez da zabalik; etzi, goizez.

Kultura Aretoan zabalik da Gaxuxa Emakume Taldeko kideen eskulanen erakusketa. Hilaren 19ra arte egingo de irekita.

Jardueretan izena emateko aukera irailaren 2 eta 3rako jarri dute Lezoko emakume taldeko kideek. Ikasturtea urriaren 1ean hasiko dute.

Hilaren 19tik aurrera dendetako erakusleihoetan zapata gorriak eta etxeetako balkoietan zapi gorriak jartzera deitu du udalak

Irakurketa Ahalduntzeko egitasmoa jarriko du abian Lezoko Gaxuxa Emakumeen Elkarteak hilaren 21ean. Ikasturte osoko iraupena izango du.

Gaxuxa Lezoko Emakumeen Elkarteak tailerra, zine-foruma, hitzaldia eta erakusketa antolatu ditu Emakumeen Egunari begira.

Gaxuxa emakume taldeak antolaturiko jardueretan izen emateko aukera dago irailaren 4 eta 5ean.

Gaxuxa Emakumeen Elkarteak martxoaren 1etik 17ra hainbat jarduera antolatu ditu, Emakumeen Egunaren harira. Horien artean, ikastaro bat.