
Piztu Lezoren Gazte Eguna aurki hasiko diren santakrutzei berotasuna emateko jardueraz bete dute. Bazkarian izan da HITZA.

Gazte Eguna izango da bihar Lezon. Gazte Olinpiaden finaleko herri kirol probekin hasiko dute eguna, eta paella irentsi ondoren euskal zumba, elektrotxaranga, erromeria eta musika elektronikoa iritsiko dira. Piztu Lezok gustuen fusioa bilatu du.

Piztu Lezoren ekimenez Gazte Eguna egiten ari dira gaur Lezon. Goizeko herri olinpiaden ondotik, herri bazkaria egin dute Saldise plazan.

Sabelak ondo bete eta arratsaldeko jolas eta festari aurre egiteko prest dira antxotar gazteak. Gazte Bazkari erraldoia egin dute hamarka kuadrillek.

Osteguna izango da transferentzia bidez ordaintzeko azkeneko eguna. Ostiralean egin daiteke eskudirutan, ardurak banatzeko batzarrean.

Lehenik eta behin Herri Olinpiaden finala egingo dute. 14:00etan txupinazoa, argazki erraldoia, eta bazkaria.

Hilaren 19an egingo dute Oreretako Gazte Eguna, egun osoko egitarauarekin. Ibon Zabala gogoan, etorkizunerako oinarriak ezarri nahi dituzte gazteek.

1995eko uztailaren 1ean zendu zen Ibon Zabala Lizarazu gazte oreretarra, lehenengo Gazte Egunaren barruan. 25 urte bete dira gaur, eta Zabalaren ondarea, eta bere oroimenak bizirik jarraitzen dute herrian.

Sanferminetako herri bazkaria bertan behera gelditu den arren, kamisetak egingo direla iragarri dute Gazte Eguneko antolatzaileek. Ostegunetik igandera Gure Zumardian izena emateko aukera izango da.

Gazte Eguna hilaren 17an aurkeztuko dute, astebete barru, Gaztelutxoko biribilgunean 19:00etan. Ez dute ausaz hautatu lekua, han da Ibon Zabalaren omenezko oroigarria.

Biyurrieneak bilera antolatu du datorren ostiralerako, hilak 15. Abuztuaren 5a prestatzen hasiko dira arratsean.

Mural margotzea,, bazkaria, jolasak eta kontzertua antolatu dituzte eguna ospatzeko. Ekitaldia, 13:30en izango da Foru plazan.

Jolasak egiten ibili dira gazteak eta ondoren poteoa egin dute elektrotxarangarekin. Bien bitartean, izan dira bestelakoak ere.

Ospakizunez gain, Aitzol Gogorzaren kaleratzearen aldeko giza katean parte hartuko dute

Lehengo igandean ospatu zuten Gazte Eguna Antxoko sanferminetan. Eguraldiak bat ere lagundu ez zuen arren, gazteek ongi pasatzeko aukerari ez zioten ihes egiten utzi. Igande arratsaldean bildutako argazkiak gehitu ditu Hitzak irudien atalean. http://youtu.be/JAihd1FBpz4