
Gaur ireki da Lezoko Udalak eta Hika Teatroa konpainiak sustatzen duten lehiaketan parte hartzeko epea, irailaren 10era arte irekia egongo dena.

Pasaiako Ikuska festibaleko Mintzagun Saria erabakiko dute ikasleek. Horretarako, hainbat saio ondu dituzte, gaurtik asteazkenera bitartean.

Maiatzaren 4 eta 5ean estreinatuko du 'UBU Errege' antzezlana Orratx! Antzerki Taldeak. Bi emanaldietarako sarrerak jada salgai daude.

Orratx! Antzerki Taldeak estreinaldi bikoitza egingo du asteburuan Gezalan: ‘Ai, ai, ai, badatorrela!’ obrarekin umore ilunenari tartea emango diote lezoarrek. Bihar eta etzi egingo dituzte emanaldiak, 20:00etan.

Talde gipuzkoarrak asteburu honetan estreinatu du bideoa, 'Hemen herensugeak daude' diskoaren bigarren single gisa. Hurrengo kontzertuak iragarri dituzte.

Ruper Ordorika bakarlari formatuan iritsiko da igandean Gezala Auditoriumera. Gitarra izango du alboan bere kantu ezagunenak interpretatzeko.

Igandean, Gezala Auditoriumean, 'La zanja' antzezlana emango du Titzina Teatro konpainia katalanak. Kulturen arteko talka da lanaren oinarria.

Gezala auditorioan egin beharreko zabalkundeaz gain, udalak jakinarazi du kultur ekipamenduetarako lokala erosi duela herriko taldeentzat.

Hamaika buelta antzerki taldeak sortutako bigarren antzezlana da; sarrera doan

OARSO BIDASOKO HITZAren papereko edizioak 1.000. zenbakira iritsiko da maiatzaren 15ean. Horren harira, mahai-ingurua antolatu du HITZAk Lezoko Gezalan (18:00).

Korrika Kulturalaren barruko 'komedia ganberroa' jasoko du herriko antzokiak. Gaur, bestalde, haurrentzako txotxongiloak; eta bihar, Lezoko Zinema Ttikia.

Mintzagun atalak bost emanaldi izango ditu aurten, Oarsoaldeko lau herrietan, hilaren 17tik 20ra bitartean.

Maiatzaren 16an jasoko du antzezlana herriko antzokiak. Haurrentzako da Markeliñe konpainiaren proposamena.

Gorakada antzerki taldearen emanaldia 17:15ean hasiko da. "Istorio xamur eta dibertigarria" dela adierazi dute egileek.

Metrokoadroka antzerki konpainiak 'Zeozertan dabil baina ez dakit zertan' obra eskainiko du igandean Gezalan. Familia baten gorabeherak taularatuko dituzte.

Haurrentzako antzerkia 17:15ean hasiko da Gezalan, ostiralean (hilaren 13an) Rosa Martinezen txotxongilo obra da.

Bihar (ostirala) zen egitekoa telebista saioaren sasoi berriko lehen kapituluaren emanaldia: azaroaren 15era atzeratu dute.

Txalo Produkzioak konpainiaren antzezlana 19:30ean hasiko da, Gezalan. Joseba Apaolaza, Ainhoa Etxebarria eta Koldo Olabarri dira aktoreak.

Zazpi emakume musikariren testigantza entzun ahal izango da gaur, 19:00etan hasita, Lezoko aretoan.