
Laguntza osagarri bat emango diete herriko familiei, "ikasleek ikasturtea bermeekin eta normaltasunez jarraitu ahal dezaten". Ikastetxeak jarriko dira harremanetan ikasleekin.

Talka eta Suspertze plana aurkeztu du gaur Errenteriako Udalak alderdi politiko guztiek adostuta. Etxeetaraino sartuko da herritarrek dituzten beharrei erantzuteko, eta tokiko ekonomia sarea ere aintzat hartu du. Guztira, hiru miloi euroko aurrekontua du plan horrek.

Adinekoentzako gida izango du lehenengoz Errenteria-Oreretak. Gaur aurkeztu dute, agerraldian, Eñaut Gracia Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak eta Javier Elberdin eta Joxe Mari Uria Duintasuna elkarteko ordezkariek. Izan ere, bi horien elkarlanaren emaitza da gida hori.

Ikasturteko azken elkarretaratzea egingo du Duintasunak, beste hainbat eragilerekin batera. Pentsiodunen artean "zerbait mugitzen" ari dela uste dute.

Bi arlo horietan jarduten duten irabazi asmorik gabeko elkarteek hilaren 13ra dute udalaren laguntza eskatzeko epea zabalik.

Gaur jaso du Julen Mendoza alkateak Madrilen Espainiako Estatuko Gizarte Zerbitzuetako Zuzendari eta Kudeatzaileen Elkarteak ematen duen saria. Bigarrenez saritu dute Errenteriako Udala.

Maiatzaren 13a izango da azken eguna eskaerak egiteko, eta familia, talde edo komunitateekin gizarte ekintzako jarduerak egiteko bideratuko dira.

Etxe kaleratze kasuetan, orain arte bezala jokatuko du udalak: prebentzioa, bitartekaritza eta babesa. Energia enpresekin bitartekaritza ere egin nahi dute.