
Alkateak gutun formal bat bidali dio Maria Begoña Pedrosa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuari zentroen egoera "larria" salatzeko eta 2026ko aurrekontuetan "inbertsio zehatza eta lehentasunezkoa" eskatzeko.

Ikastetxe izateari aspaldi utzi bazion ere, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailaren beharrei lotuta jarraitzen du formalki; 2007-2008 ikasturtean desafekzio eskaera egin zion udalak Hezkuntza sailari, baina ezezkoa jaso zuen.