
Mataderoa biziberritzeko proiektua aurkeztu du udalak, Hibaika Arraun Elkarteko eta Gurekin auzo elkarteko ordezkariekin batera. Kirol elkartea, gaztelekua eta auzotarrentzat ekipamendua izango ditu eraikinak etorkizunean.

'Hibaika Arraun Elkartearen omenez' emanaldia egingo du EMKEren Musika bandak. Bi eragileen elkarlanaren bidez arraun elkarteak inauguratu berri dituen instalazioak herritarrei ezagutaraztea dute helburu, musikaren bidez.

KAE2 Ligaren bigarren estropada jokatuko da Errenteria-Oreretan Hibaika Arraun Ekarteak eta KAE2 Ligak antolatuta eta Errenteriako Udalak babestuta.

Borroka loraldi betean ari eta eskubide sozialen erreferente ukaezin bilakatu den Duintasuna Pentsiodunen Elkartea izango da herriko arraunlarien amabitxi.

Ikastaroak antolatu ditu arraun elkarteak 12 urtetik gorako haur eta gazteentzat, uztailaren 14tik 18ra bitartean.

Euskaraldiari ekarpena egiteko sortu du Hibaika Arraun Elkarteak hiztegia. Elkartearen egunerokoa euskalduntzeko lehen urratsa besterik ez da hiztegia, eta bide horretan, hilaren 15etik 25era Euskaraldian parte hartzera deitu dute.

Hibaika Eguna antolatu du lehenengoz arraun elkarteak; oinarrizko kategorietako arraunlariei aitortza egin nahi die, baita Oiartzun Ibaitik jauzi egin eta herriko kaleak hartu ere, "garena herriarekin batera ospatzeko".

Gipuzkoako Batel Ligaren 11. jardunaldia jokatuko dute igandean; agertokia, Oiartzun ibaia izango da, Hibaika Arraun Elkartearen Xuxa Urkiaren omenezko estropadarekin.

Birziklatu proiektuko bizikletak jasotzeaz gain, Hibaikako arraunlariek bizikleten mantenuari eta konponketari buruzko ikastaro bat egin dute.

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen aldeko ariketa sozial masiboa. Hibaika Arraun Elkarteak bat egin du harekin, eta bideoa zabaldu Euskaraldiari babesa adierazteko.

Hibaika arraun Elkarteko prestatzaile fisikoak elikadurak kirolean duen garrantzia azalduko du; Hibaikako Alebin, Haur, Promesa eta Gazte Mailako arraunlariei zein haien gurasoei begirakoa da.

Amenabarrek, hogei urtetik gora daramatza arraun munduan eta azken urtetan Orio Arraun elkartean aritu da prestatzaile.

Hibaikako gizonezkoek asteburu ona burutu dute Portugaleteko uretan. Guztira, 12 puntu eskuratu dituzte errenteriarrek.

Asteburuan Portugaleten jokatu dituzte bosgarren eta seigarren jardunaldiak, ETE Ligan. Larunbatean jardunaldia irabazi zuten, igandean berriz hirugarrenak izan ziren.