
19:00etan izango da elkarretaratzea, gaur astelehena, Clara Rangel plazan, eta bertara deitu dituzte herritarrak antolatzaileek.

Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak deituta elkarretaratzea izango da gaur arratsaldean Clara Rangel plazan.

Atzo Antxon egin zen elkarretaratzean izan ziren lezoarrak, tartean Lezoko Udaleko ordezkaritza zela.

Gaur 93 urte bete dira Guardia Zibilak zazpi marinel eta arrantzale tiroz hil zituenetik. Lore eskaintza egin dute alderdi guztietako ordezkariek Trintxerpeko alkateordetzan. zorigaiztoko manifestazio hura abiatu zen lekuan.

Indarra prebentzioan eta erantzunean jarriko duela esan du mugimendu feministak, eta gizartea errotik aldatzera deitu du: "biolentzia, arrazakeria eta gorrotorik gabeko bizitza bizigarrien aldeko hautu erabatekoa egin dugu".

Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak egindako deialdiari jarraituz, 19:00etan elkarretaratzera deitu dute Niessen merkatalgunearen sarreran.

32 urteko gizonezkoa maiatzean Antxon izandako talde eraso batengatik atxilotu dute. 17-36 urte bitarteko beste 11 erasotzaile ere identifikatu dituzte.

Oreretako Mugimendu Feministak Miarritzeko hilketa matxista salatu du gaur 13:00etan Gamon Zumardian. Bostogei bat lagun elkartu dira.

40 urte bete dira gaur Karlos Saldise hil zutela. Talde ultraeskuindar parapolizialek hil zuten etxe atarian, arratsean, gaurko egunez, 1980an. Ez da ikerketarik, ezta aitortza ofizialik izan, baina 40 urte hauetan hutsik egin gabe oroitu dute Saldise bere herrikideek.

Elkarretaratzera deitu du gaur Oreretako Mugimendu Feministak Niessen Merkatalgunearen sarreran 19:30ean .

Udalak, Iruntzenek, Piztu Lezok eta Gaxuxak irmo salatu dute Nafarroako herriko hilketa matxista.

Gizonezko batek emakume bat hil eta beste bat larri zauritu zituen ostiralean. Hilketa salatzeko elkartuko dira 18:30ean, Doneztebe plazan.

"Emakumeak indarkeria matxistarik gabe" bizi daitezen lanean jarraituko dutela adierazi dute eragile horiek.

Bilboko hilketa matxista salatu dute udalak, Iruntzenek, Gaxuxak eta Piztu Lezok. Indarkeria matxista akabatzeko lanean jarraituko dutela adierazi dute.

Antxoko Gure Zumardian kontzentrazioa egingo dute igandean 13:00etan, 75 urteko emakume bat senarrak tiroz erail izana gaitzesteko.

Niessen merkatalgunearen sarreran egingo dute elkarretaratzea 19:30ean.

Errenteriako emakume baten bortxaketaren berri zabaldu du elkarrateratzean mugimendu feministak. Hura salatzeko manifestazioa egingo dute bihar.

Azken hilketa matxista salatzeko bildu ziren atzo Oarsoaldeko Mugimendu Feministak deituta.

19:30ean elkarretaratzera deitu dituzte herritarrak, plazako txoko feministan.