


Saskibaloiko Emakumeen Ligako hamargarren jardunaldian euskal derbia jokatuko dute bihar (larunbata) Hondartza kiroldegian Hondarribia-Irunek eta Iruñeako Obenasak, 19:00etatik aurrera. Nafarrek ezinhobe hasi zuten liga eta lehen liderrak izan ziren, aurreneko hiru partidak irabazi. Baian hurrengo bost norgehiagokak galdu dituzte eta hori baliatu nahiko du bihar Hondarribia-Irunek garaipena lortzeko. Anne Peñaren neskek, gainera, lehen itzulia bukatzeko geratzen zazkien bi partidak irabazi behar dituzte Erreginaren Kopa jokatzeko aukeraren bat izateko. Bigarren partida irabaztea oso zaila izango dute, porrotik gabe dagoen Rivas liderrarekin jokatuko baitute kanpoan, baina Obenasa gaindituz gero, urrats handia emango lukete Emakumeen Ligako bigarren itzulia jaitsiera postuetatik urruti hasteko. Abonatu kanpaina Bigarren itzulirako denboraldi erdiko abonoak aterako ditu Txingudi Saskibaloia klubak, 35 euroko prezioan. Emakumeen Ligako taldearen aurtengo kirol helburua permanentzia da, baina denboraldia hasi aurretik uste zutena baino hobeto ari dira eta baliteke bigarren itzulian beste helburu batzuk lortzeko lehian egotea. Nolanahi ere, borroka bat edo beste izan, klubak zaleen berotasuna lortu nahi du eta horregatik denboraldi erdiko abonoak atera ditu. Hondartzako harmailetako giroak asko lagundu zuen iaz Hondarribia-Irunek aurten ere maila gorenean jarraitu zezan. Txingudi Saskibaloi Elkarteko taldeen partidak Gazteen Errendimendu Maila Hondarribia Easo-Easo A 17-80 (atzo jokatu zuten). Kadete Maila Carnicas San Marcial-Atletico SS Aitxuri. [...]

Hondarribia-Irun saskibaloi taldeak Seu Urgellen (Lleida, Herrialde Katalanak) jokatuko du bihar, Cadi ICG Software taldearen kontra, Emakumeen Ligako zortzigarren jardunaldian. 13:00etan hasiko da partida eta Teledeporte telebista katetik jarraitu aha...

Hondarribia Irun saskibaloi taldea esku hutsik itzuli da Kataluniatik, atzo arratsaldean Gironako Fontajau kiroldegian SPAR UniGironaren kontra galdu eta gero (81-62). Gironarrek hasieratik erabakita utzi nahi izan zuten partida eta lehen laurdena 22-1...

Bihar, Gran Canaria 2014 taldearen kontra jokatuko du Hondarribia-Irun saskibaloi taldeak etxean, Emakumeen Ligako bosgarren jardunaldian. Ligako lehen partida irabazi eta gero, hurrengo hirurak galdu dituzte hondarribiarrek, eta bihar garaipena behar ...

70-43ko azken emaitzarekin etxeratu ziren larunbatean Hondarribia-Iruneko neskak. Partida gogorra izan zen Rivas Ecopolisen kontra jokatu zutena, baina azkenean galdu, eta ligan jokatutako hiru partidetan ez dute bakarra ere irabazi Pepelu Mujikaren ne...





Asteburuan atseden egin du Hondarribia-Irun saskibaloi taldeak. Emakumeen Ligan 11 talde daudenez, astebururo batek ez du jokatzen, eta azken jardunaldian hondarribiarrei tokatu zaie. Baina adi-adi egon dira besteek zer egiten zuten ikusteko, Erreginaren Kopa zeintzuk jokatuko duten zehazteko bi aste besterik ez baitira geratzen. Sailkapeneko lehengo laurek irabazi zuten eta, antza, talde horiek dira Kopa jokatzeko aukera gehien dituztenak: Rivas da lider (bederatzi garaipen), ondoren Unigirona eta Perfumerias Avenida daude (sei), eta Tintos de Toro (bost). Eta hurrengo sailkatua da Hondarribia-Irun, 4 garaipenekin. Rivasek eta Tintos de Torok ez dute oraindik atsedenik hartu eta horrek esan nahi du, Anne Peñaren neskek hurrengo partida irabaziz gero, laugarren postuan berdinduko luketela Tintos de Tororekin. Liderrari irabazi beharra Hondarribia-Irunek aukerak ditu, baina zaila izango da. Batetik, geratzen diren bi partidak irabazi beharko lituzte, eta azken jardunaldia porrotik gabe dagoen Rivasen kontra jokatuko du. Eta, bestetik, irabazita ere, aldeko puntuak pilatu beharko lituzke, Tintos de Torok sartutako eta jasotako puntuen diferentzia oso aldekoa baitu momentuz. Sailkatzeko beste aukera bat litzateke Tintos de Torok datorren asteburuko partida galtzea. Zamorako taldeari partida bakarra geratzen zaio jokatzeko, sailkapeneko azkenaren kontra. Tintos de Torok Bembibrerekin galdu eta Hondarribia-Irunek bi partidak irabaziz gero, Hondarribiko taldeak Erreginaren Kopa jokatuko luke, [...]