
Pasaiako Musika Bandak antolatuta, aurtengo zikloa hilaren 15etik 22ra izango da, eta hiru emanaldi jasoko ditu.

Pasai Antxoko Jai Batzordeak eta Antxoko Topaguneak edukiz betetako Inauteriak prestatu dituzte. Egun handia larunbatekoa izango da.

Pasaitarrek gune berriaren gaineko laguntza eta gomendioak jasotzeko aukera izango dute, Maddi Marquet kirol orientatzailearen bidez. Zerbitzua astelehenetan eskainiko da, 18:30etik 19:30era.

Gazteen motibazioak aldatzen ari direla ikusita, Pasaia Badia Aktiboak 14 eta 17 urte arteko gazteei begirako fitness saioak sortu ditu, taldean entrenatzeko eta balioekin hezteko.

San Tomas eguneko programazioaren barruan, erraldoien eta buruhandien topaketaren lehen ekitaldia egingo da, 12:30etik aurrera.

Urtz 1988an Pasaian sortutako musika taldea da. Herriak ibilbide hori aitortuko du, eta Urtzek kontzertua eskainiko du bihar Antxoko Ibaiondo frontoian, 19:30ean eta doan. Xabier Camarero kideak taldearen bilakaeraren errepasoa egin du.

Emakume Master Cup txapelketaren final laurdenak jokatu ziren atzo Antxon, zale askoren aurrean. Etxaniz-Etxebeste eta Arrieta-Jaka, pilotari onenen artean.

Antxoko ostalariekin bildu dela jakinarazi zuen Pasaiako alkateak atzoko osoko bilkuran. Terrazaren aurka ez, kantina beraren aurka daudela adierazi zioten ostalariek, konpetentzia bidegabea delakoan.

Ibaiondo frontoiko tabernan terraza berria egiteko, udalak diru publikoa eman izana gogor salatu du koalizio soberanistak.

Zortzi bikote arituko dira nor baino nor Antxoko pilotalekuan martxoaren 1ean (igandea) 11:00etatik aurrera. Sartzeko txartelak doan banatuko dituzte plaza guztiak bete arte.

Terraza egiteko 20 metro koadroko edukiontzia erosteko prozedura abiatu du Pasaiako Udalak. Guztira 32.000 euroko aurrekontua izango du lizitazioak.

Gaur goizean jokatu da Haurren Pala Txapelketaren finala. Ekaik eta Urkok osatzen duten bikoteak bigarren bukatu dute.