
Pentsiodunek kaleak hartu dituzte hilabeteko lehen astelehenean, eta datozen egunetan eta hilabeteetan egingo dituzten ekintzen berri eman dute.

30 urtez elkarlanean aritu ondoren, elkarren arteko harremana eten dute Donibaneko arraun elkarteak eta energia enpresak.

Pasaiako zentral termikoak aste honetan izango du azken lan eguna, data zehaztu gabe, Espainiako Industria Ministerioak Iberdrolari ixteko baimena eman ondoren (orain dela sei hilabete eskatu zuten). Erabakia hilaren 21ean hartu zuen gobernuak, hilabet...

OARSO BIDASOKO HITZAri Iberdrolak esan dio Pasaiako zentral termikoa —Donibanen dago– ixteko asmoa duela. Enpresako komunikazio sailetik esan dutenez, gaur edo bihar ixteko proposamena aurkeztuko dute Espainiako Gobernuaren Industria Ministerioan, eta horrek hartu beharko du Iberdrolaren eskaeraren gaineko erabakia. Enpresako iturrietatik esan dute erabaki hori bost edo sei hilabete barru emango dutela. Iberdrolak bi arrazoi eman ditu zentrala ixteko. Batetik energia eskaera jaitsi dela, eta bestetik ingurumen arazoak sortzen dituela. Hala, enpresaren komunikazio sailetik esan dute oraindik ez dakitela zentralarekin harremana duten erakundeekin —inguruko udalak, portua…— enpresaren buruek hitz egin ote duten. 1967an zabaldu zuten Donibaneko zentrala, eta energia sortzeko Errusiatik ekarritako ikatza erabiltzen du: Pasaiako portuaren trafikoaren %20 ingurukoa da ikatz horren joan-etorria. 67 langilek lan egiten dute egun Donibaneko egoitzan. Enpresako komunikazio arduradunek esan dute langile horiei hainbat aukera emango dizkietela. Hala, aurre erretiroak egingo dituztela aurreikusi dute, eta gainontzeko langileei Iberdrolaren beste enpresa batzuetan lanean jarraitzeko aukera emango diete. Santurtziko (Bizkaia) zentral termikoan antzeko prozedura jarraitu dutela nabarmendu dute enpresatik.

PPAk, jasangarritasuna hobetzeko duen konpromisoan, abian jarri ditu bere sare elektrikoa modernizatzeko eta teknologia berri horien beharretara egokitzeko jarduerak.

08:30etik 11:30era moztuko dute argia herriko 11 kaleko hainbat ataritan. Iberdrolak hobekuntza lanak egingo ditu.

Argindarra hornitzen duen konpainiak jakinarazi duenez, gauerditik 06:00ak arte ez da argindarrik egongo Elizalde auzoan.

Iberdrolak 2,5 milioi euro inbertitu ditu; Pontikako auzokideen eskaerari erantzuna izan da
