
Pasaiako Udalak 93.000 euro inbertituko ditu 1.500 eta 2.000 euro arteko diru laguntza zuzenetan. Guztira 52 eskaera onartu dituzte.

Establezimendu bakoitzak gehienez 2.000 euroko laguntza jaso ahal izango du. Eskaerak hilaren 30era arte aurkeztu ahal izango dira.

Taberna eta jatetxeek hiru aste daramate pertsiana jaitsiarekin. Irekita daudenak, eramateko janaria ematen ari dira bakarrik. Arauak errusiar mendia izan dira ostalarientzat.

Establezimendua zabalik dagoen ordutegian terraza jartzeko baimena emango du udalak, egun osoz, ohiko ordutegiaren barruan.

Pertsiana itxita jarraitzea erabaki dute Ostari Errenteriako Ostalaritza Elkartea osatzen duten 30 establezimenduek. Ateak zabaltzeko goizegi dela iritzi diote; ez direla betetzen bezero eta langileen osasuna bermatzeko baldintzak, eta gainera, ekonomikoki ere ez dela bideragarria.

Ardura eskatu diete erakunde guztiei elkarte horretan biltzen diren ostalariek, eta ostalariek zein langile guztiek bizi duten ziurgabetasun egoera argitu dezaten "lehenbailehen".

Eskualdeko 81 establezimenduk parte hartuko dute merkataritzan euskararen erabilera sustatu nahi duen 'Euskara Saltsan' iniziatiban.

Datorren asteartean (hilak 1) 14:00etatik 15:00ak arte egingo dute sektorearekin bigarren lan saioa, Zoom plataforma erabiliz.

Euskaratu nahi diren menuen testua Lezoko, Pasaiako eta Oiartzungo euskara zerbitzuetara bideratu behar dute ostalari eta jatetxeetako arduradunek.