
Udalak 12 eta 16 urte bitarteko gazteei begirako prozesu bat abiatu du, jaietara begira gustukoen duten musika proposatzeko.

Meipiko festak hilaren 23tik 25era bitartean izango dira. Jai Batzordeak gustu eta publiko guztiak aintzat hartu dituen egitaraua ondu dute festez gozatzeko.

DBH 1 eta 2ko gaztetxoei zuzendutako dinamikak gaur askaria egingo du, pizzekin. LHkoentzakoa bihar izango da; ludotekak ate irekiak egingo ditu datorren astean.

Txangoak, egun pasak, asteburu pasak... Denetik egiteko aukera izango dute aurten Errenteria-Orereta, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako gazteek. Urriaren 7an hasiko dituzte saioak.

Oarsoaldeko lau herrietako Kuadrillategi egitasmoko gazteek bat egingo dute Ibaiondo pilotalekuan. Bertan, jolasean emango dute eguna.

Pasaiako Euskararen II. Plan Estrategikoak bost arlo izango ditu ardatz datozen urteotan herrian euskara suspertzeko. Elkarguneak saretzeari ekiteko topaketa bat egin zuten hil hasieran eragileek.

Gazteentzako erreferentziazkoak diren kultura, kirola, musika edota telebistako pertsona ezagunak gonbidatzen dituzte zuzeneko hartu emana izan dezaten.

Urrian hasiko da gazteen artean euskararen erabilera lagun giroan bultzatzeko egitasmoa. EGA edo C1 ziurtagiria dutenek eman dezakete izena begirale izateko.

DBH 1 eta DBH 2ko ikasleei dago zuzenduta euskarazko aisialdia bultzatzeko egitasmoa. Begirale bezala lan egiteko lan poltsa osatzen ari dira.

Lezo, Errenteria-Orereta, Pasaia eta Oiartzunen DBHtik batxilergora arteko ikasleentzako saioak eskainiko dituzte. Izena hilaren 24ra arte eman ahalko da.

DBH1etik DBH4ra arteko ikasleek eman dezakete izena. Batxilergokoek, berriz, Faktoria izango dute euren eskura.

Eskualdeko lau herrietako taldeek irteera bateratua egin zuten iragan igandean Derioko jolas aretora. Orotara, bost autobus atera ziren Oarsoaldetik.

Kuadrillategiko gazteek antolatu dute biharko zinema saioa. Proiekzioa Juanba Berasategi aretoan izango da, 19:00etan.

Kuxkuxeroak egitasmoak eskualdeko gazteei beren gustuko erreferente euskaldunekin hitz egiteko eta egoteko aukera ematen die. Xskara Errenteria-Oreretan (hilak 10) eta Lezon (hilak 24) izango da.

Kuxkuxeroak egitasmoak eskualdeko gazteei beren gustuko erreferente euskaldunekin hitz egiteko eta egoteko aukera ematen die. Blanco Lezon (hilak 10) eta Pasaian (hilak 31) izango da. Ollokiegi, aldiz, Errenteria-Oreretan (hilak 24).

Gurasoek dinamika ezagutzeko zein informazio praktikoa jasotzeko aukera izango dute bihar. Aurten 132 gaztek eman dute izena.

Lezon eta Pasaian izen-ematea itxita badago ere, Oiartzunen hilaren 27a izango da horretarako azkeneko eguna.

Urriaren 6an hasiko dira saioak, Errenteria-Oreretan, Pasaian, Oiartzunen eta Lezon.

'Nerabezaroaren kultura' izeneko tailerra eskainiko dute martxoaren 14an. Kuadrillategi eta ludotekako kideek parte hartuko dute, baina irekia izango da.

Pasai Antxoko gazteen eragileek bat egin dute 12 eta 16 urte bitartekoei zuzendutako txapelketa antolatzeko. Finala Papin Egunean izango da.