
Irabazleak jakinarazi dituzte. Saritutako lanak Xirimiri. Lekuona Fabrika Poesia antologia III liburuan argitaratuko dituzte.

Errenteriako Musika Banda eta Iker Rodriguez DJa fusionatuko ditu bigarrenez Disko Band ikuskizunak; sarrerak salgai asteazkenetik aurrera, 7 euroan.

Bihar, osteguna, 'Demasiado en juego' eta 'Gamonal: en el eco de un mismo recuerdo" lanak aurkeztuko ditu 18:30ean hasita.

Komedia da Kaka, eta 24. Korrikaren ekitaldi kultural nagusia izango da. Hilaren 19an estreinatuko dute Donostiako antzoki Zaharrean, baina gaur aurrerapena egin dute Errenteria-Oreretako Lekuona Fabrikan.

Bi Kolorete Kultura elkarteak antolatuta, 11. Cadizko Inauteri Jaialdia izango da larunbatean Lekuona Fabrikan.

Atzo eguerdian 50 urteko elkarbizitza ospatzen duten bikoteei omenaldia egin zien udalak. Bikote bakoitzak lore sorta eta oroigarri bana jaso zuen.

44 lan aurkeztu dituzte denera lehiaketaren bigarren ekitaldira hiru kategoriatan.

Giza Liburutegiak lau pertsona migraturen bizi ibilbidea kontatu du haien ahots eta begiradatik, migrazioarekiko gizarte laguntzen eta delinkuentziaren desmitifikazioa sustatzeko.

Zenbait migrazio prozesu ezagutu ahalko dira udal bibliotekan bertatik bertara datorren astelehenean, hilak24, Emigrad@s Sin Fronteras elkarteak antolatuta.

Gaur abiatu dute Errenteria 2040 prozesua udalak, herriko eragileek eta herritarrek, Lekuona Fabrikan egindako ekitaldi jendetsuan. Datozen hilabeteetan Errenteria-Orereta hemendik hamabost urtera irudikatzeko ariketa kolektiboa egingo dute.

Hilabete honetan zehar, gainera Irakurketa Errazeko talde ireki bat izango da Lekuona Fabrikan, 11:30etik 12:30ean.

Egitarau zabala bezain interesgarria hilabete honetarako Lekuona Fabrikaren Udal Bibliotekak ondu duena. Sormena eta literatura erdi-erdian jarri ditu.

Larunbatetik, hilak 9, ekainaren 21era izango da zabalik Lekuona asteburuetan.

Liburuaren Egunarekin jarri du hitzordua Lekuona Fabrikak; Irakurketa Festa egingo du egun horretan, baina jarduera gehiago ere antolatu ditu.

Iparraldeko Orkestrak emanaldia eskainiko du bihar, osteguna, arratsaldean Lekuona Fabrikan. Hirugarren urtez jarraian izango da musika emanaldia eskaintzen orkestra udalerrian.

Azaroaren 4a baino lehen eska ditzakete galarekin bat egin nahi duten norbanako eta elkarteek.

Emanaldi berezia egingo du ostiralean, hilak 10, Andra Mari abesbatza & Orkestra TEL Euskadi Hizkuntzaren Garapenaren Nahasmendu elkartearekin batera eta Kutxa Fundazioaren babesarekin Lekuona Fabrikan.

Tabu Demons taldeak antolatu du kontzertua. Bi taldeek batera Gipuzkoan emango duten kontzertu bakarra da Errenteria-Oreretakoa.

Argi izpien aukerak bere liburuaren inguruko solasaldia eskainiko du Itsaso Garzonek, ostiralean.

Ikasleek Lekuona Fabrikan ikasteko aukera izango dute asteburuetan, bihartik hasi eta ekainaren 22a arte.