
Larunbatean jokatuko dute Lezoko Antzerki Testu Laburren Lehiaketaren final handia. Sei finalista lehiatuko dira, horien artean Oarsoaldeko bat.

Lezo Herri Eskolako eta Lezo Institutuko ikasleek inauterietako emanaldia eskaini dute gaur goizean. Harmailak lepo beteta utzi dituzte gurasoek.

Herriko ikastetxeetako guraso elkarteek eta Txirbillak antolatutako kalejirak herria zeharkatu, nagia uxatuz eta arratsaldeko giroa piztuz.

Lezo Herri Eskolako eta Lezo Institutuko ikasleek, herria zeharkatu ondoren, askotariko kolore eta doinuz josi dute kiroldegia.

Inauteriak izan ziren iaz ospatutako azken jaiak. Orain, urtebetera, ate joka dira, sartu nahian, baina ezin. Horren jakitun iritsiko da Trapujale Jaizkibeldik.

Positiboa konfirmatu bezain pronto protokoloa martxan jarri du ikastetxeak Osakidetzak adierazitako neurriak ezarrita.

Garraio sistema oso bat antolatu dute Lezo Herri Eskolako eta Institutuko ikasleek gaur, inauterietako ostiralean. Kalean desfilea, Bekoerrotan ikuskizuna.

Ikasturte bakarrean %15 gutxitu da energia gastua 50/50 proiektuan parte hartzen duten Cristobal Gamon, Lezo Herri Eskola, Elizalde Herri Eskola eta Karmengo Ama ikastetxeetan, eta garrantzitsua dena, 43 tona CO2 gutxiago isuri dituzte atmosferara.

Egungo euskal musika, ipuin kontaketa eta euskararen egoera landuko dituzte hitzaldi zikloaren barruan Talaia Euskararen eskutik.

Euskararen ikasketa eta erabilera prozesuan gurasoak bidelagun egin nahi ditu Lezo Herri Eskolako Euskara Talaiak.

SCORE* proiektu europarraren barruko iniziatiba izan da. Datu meteorologikoen bilketan herritar eta ikasleen parte-hartzea sustatu nahi dute.

Gaurko saioaz gain, hilaren 19an eta ekainaren 2 eta 9an errepikatuko dituzte saioak Goiko Plazan. Familiek aisiaz euskaraz gozatzeko egitasmoa da.

Datorren astelehenean (hilak 18) hasiko da 2021-2022 ikasturterako aurrematrikulazio kanpaina. Hezkuntza publikoaren aldeko dei bateratua egin dute aurten.

Lezo Herri Eskolak eskaintza integrala du, euskaltzalea, euskalduna eta eleanitza. Herrian ekarpen handia egiten du, eta ingurumenarekin konpromisoa adierazten duten ekintzak egiten dituzte.

Gaur, Euskararen Egunaren harira, ekitaldiak egin dituzte Lezo Herri Eskolan. Erabileran eragin dute egunotan, jolas batekin.

Euskal Eskola Publikoaren Jaia ekainaren 2an da Errenteria-Oreretan. Eguna girotzeko, jarduerak egiten ari dira eskualdean. Ostiralean, Lezoren txanda.

Euskal Eskola Publikoaren matrikulazio kanpaina bertan grabatzen ari dira eta bertako ikasleak izango dira protagonistak.

Urriaren 21ean festa ospatu zuten Elizalde Herri Eskolan eta plazan, giro ederrean; 2019ko ekaineko festa handiaren lehen 'aperitiboa' izan da

Oiartzungo Elizalde Herri Eskolako gurasoek eta Errenteria-Oreretako ikastetxeetakoek antolatu dute festa

Eskolako Agenda 21en barruan zarata aztertu dute, eta udalari gaiarekin lotutako eskaerak egin dizkiote