
Donostiara "modu seguruan" hurbildu ahal izateko ezarri dituztela ordu gehigarriak azaldu du Azahara Dominguez diputatuak.

Maiatzaren 9, 10, 11 eta 12an Pasaia Itsas Festibala dela eta, Lurraldebuseko lineak eta Pasaiako motorra indartuko dituzte.

Festibalaren hirugarren ekitaldia maiatzaren 9tik 12ra egingo da, eta Txilek bere itsas kultura ezagutaraziko du egun horietan.

Errenteriako PSE-EEk egin du agerraldia, eta Jose Angel Rodriguez idazkari orokorrak eta Isaac Palecia udal politiketako idazkari gisa aritu dira.

Hitzaldia egin dute auzo elkarteek eta Duintasunak auziaren gainean Ekialdebuseko Langileen Batzordeko presidentearekin. Moldatutako proiektuarekin «murrizketak» ezarri dituztela salatu du hark.

OR07 linea izango denaren ibilbidea kontsultatuta, Errenteria-Oreretari dagozkion bi geltoki baino ez dira azaltzen: Diputazio Plazakoa da bata, eta Kaputxinoak biribilgunekoa, bestea. Aldundiak dio, akats bat izan dela tartean, eta Beraunen geltokia aurreikusia dagoela.

Azahara Dominguez diputatuak sei alkateei aurkeztutakoaren arabera, ordutegiak zabaldu, ibilbide batzuk zuzendu eta maiztasunak hobetuko dira, herritarren "benetako beharrei" erantzuteko.

Autopistaz lotura zuzena egingo duen linea berria eskatzen jarraituko duela iragarri du udalak, Donostia erdigunera eta ospitalera.

Hiru linea berri izango dira, eta dauden askotan maiztasuna handituko da. Urte osorako egutegi bateratua planteatu du aldundiak.

Hilaren 1etik urte bukaerara bitarte erdi-prezioan bidaia daiteke Mugi sistemari atxikiriko zerbitzuetan. Familien egoera ekonomikoa «arintzea» eta garraio publikoa sustatzea ditu helburu neurriak.

Lurraldebuseko autobusei eragingo die mozketak. Larunbatean, kontzertuak direla eta, eta igandean, herri krosagatik.

Lurraldebuseko indarkeria matxistaren kontrako lehen protokoloa abian da. Emakumezko erabiltzaileen segurtasuna bermatzeaz gain, Lurraldebuseko langileak babestea eta erabiltzaile guztien sentsibilizazioa areagotzea helburu du.

Hilaren 21etik 24ra gaueko zerbitzu bereziak egingo dituzte Donibane-Donostia (E71), Oiartzun-Donostia (E72), Errenteria-Donostia (E75) eta Hondarribia-Donostia (E77) arteko autobus lineek.

Gaur egun Esnabide kaleko 8. zenbakian dagoen geltokia 18. zenbakira mugituko dute, Velascoko etxebizitzen obrengatik.

Bidasoko eta Oarsoaldeko beste udalerriak Errenteriarekin lotzen dituzten E01, E02 eta E06 lineek zerbitzu gehiago eskainiko dituzte igandean.

Donostiatik Irun aldera doazen ibilgailuak Pasai Antxoko biribilgunetik desbideratzen ari da Ertzaintza. Auto ilarak daude bide horretan.

Datorren igandetik (abenduak 3) aurrera igande eta jaiegunetan Donostiako ospitaleetara autobus zerbitzua jarriko dute martxan.