merkatuzar

Artisautzak bete du Merkatuzar

Goizean goiz, jende andana bildu da Azo!ka Artisautza Topagunean, eta bigarren egunerako 800 lagun inguru pasa dira Merkatuzarretik.

Artisautza gose dira

Gaurko (hilak 1, ostirala) 16:30ean zabalduko ditu ateak Merkatuzarrek Azo!ka Artisautza Topagunearen etxe izateko.

Martxoak 8

Martxoaren 8aren harira, aldarrikapena eta festa mahaiaren bueltan

350 emakume bildu dira mahaiaren bueltara auzoetako emakume elkarteek antolatutako bazkarian. Merkatuzarren aldarrikapenak eta festak egin dute bat, aurten ere.

Xanti, Maialen, txaranga eta mozorroak protagonista inauterietan

Dozenaka herritarrek erantzun diote gaurko deialdiari; eguraldia lagun ez bazuten ere, mozorroa jantzi eta kalera irten dira jaiak ospatzera.

Emozioak, ideiak edo istorioak kontatzen dituzten artista liburuen erakusketa

Ostiralean zabaldu zuten Gipuzkoako Artista Liburuaren X. Topaketaren baitan antolatu duten artista liburuen erakusketa. Bihar arte izango da ikusgai Merkatuzarren.

Aldarrikapena da Martxoaren 8a; baita festa ere

300 emakume bildu dira Merkatuzarren mahaiaren bueltara, auzoetako elkarteetako emakumeen bazkarian, Martxoaren 7aren bezperan.

Urteko uzta erakutsiko dute Xenpelar tailerretako ikasleek

Bihar 19:00etan zabalduko dute erakusketa Merkatuzarreko Jose Luis Caso aretoan eta hilaren 18ra arte bisitatu ahalko da astelehenetik larunbatera, 17:00etatik 20:00etara.

LGTBIQ+ pertsonen ahalduntzerako espazioa sortu du udalak

Zerbitzua aitzindaria da, ez baitago instituzioek zein kolektiboak berak kudeatutako halakorik Errenteria-Orereta inguruko herrietan. Aitzindaria ere epe laburrean udalak egi bihurtuko duen beste mugarria: LGTBIQ+ Aholku Kontseilua.

'Azken borondateak' tailer praktikoa eskainiko du Lurgorri Kultur Elkarteak

Udalerrian gaiarekiko erreferentzia izango duten talde sentsibleak sortu nahi ditu elkarteak, "tresna egokiak eskaintzeko, heriotza eta galera egoerei aurre egin ahal izateko".

Xenpelar Tailerren 2022-2023 ikasturteko eskaintza aurkeztu dute

Helduei zuzendutako 50 ikastaro bideratuko dira, diziplina ezberdinetakoak. Izen-emateak irailaren 5etik 16ra egin beharko dira.

Realaren partida jarraitzeko espazioa zabalduko du udalak, gazte eta familientzat

Errenteriako Udalak Merkatuzar egokituko du, Jose Luis Caso aretoa hain zuzen ere, herritarrak elkartu eta Real Sociedad eta Atletico Madrilek jokatuko duten Kopako finala zuzenean jarraitzeko.

Martxoak 8

Auzoetako emakumeen elkarteen bazkarirako txartelak salgai

Martxoaren 8aren harira antolatu dute eta bi egun lehenago egingo dute, martxoaren 6an, ostirala, Merkatuzarren.

Odola ematera deitu dute

Merkatuzarren egin dute hitzordua asteartean, hilaren 7an.

Odola ematera deitu dute

Asteartean, irailak 2, egingo dute Merkatuzarren. Hitzordua hartu behar da, aurretik.

Odola ematera deitu du Lau Haizetarak

Odola emateko saioa asteartean egingo dute, urriaren 3an, Merkatuzarren. Hitzordua hartu behar da aurretik.

Odola ematera deitu dute

Merkatuzarren izango da, abuztuaren 1ean; aurretik hitzordua eskatu behar da odola emateko.

Xenpelar tailerretan egindako lanak Merkatuzarren erakutsiko dituzte

Egur taila, altzarien zaharberritzea, pintura, patchwork, argazkigintza eta zeramika diziplinetan egindako lanak ikusteko aukera izango da.

Zentzumenak, Familia Jolasean programaren hurrengo protagonistak

Zentzumenen inguruko tailerra eskainiko diete herriko familiei ostiralean. Aurretik izena eman beharko da.

Odola ematera gero eta gazte gehiago hurbiltzen ari dira.

Odola ematera deitu dute gaur

Urteko lehen odol emate saioa egingo dute gaur arratsaldean, Lau Haizetara elkartearen egitasmoz.

Gehiago