Pasaia Badia Aktiboko hiru kide Bruselan egindako All Stars proiektuaren itxiera ekitaldian izan ziren azaroaren 21ean. Bertan, Oarsoaldeko eta Pasaiako ereduak aurkeztu zituzten.


Film laburren zikloaren irabazleak larunbatean iragarri ziren, Trintxerpeko Alkateordetzan egindako itxiera galan. Euskarazko Mintzagun saria Jon Martijaren 'Iturralde' film laburrarentzat izan da.

Legegintzaldiaren erdira iritsita, bizilagunen balorazioa jakin nahi du udalak. Aurrera begirako proiektuak aurkezteko unea ere izango da.

Ondare jardunaldiak egingo dituzte zazpigarrenez, eta aurten arkitektura izango dute oinarri.

Europako txapelduna bilakatu zen Garaiar abuztuan, eta orain, bere herrian harrera egin diote udaleko hautetsi batzuek.

Pasaiako Ikuska festibaleko Mintzagun Saria erabakiko dute ikasleek. Horretarako, hainbat saio ondu dituzte, gaurtik asteazkenera bitartean.

Uztailaren 14an izango da irteera, eta uztailaren 5a izango da izena emateko azken eguna. 59 lagunentzat dago lekua, eta doan izango da.

Kattin Txiki elkarteak eta Oiartzungo Udalak elkarlanean sortu duten trabajadoreen barrakoiaren erreplika inauguratu dute gaur eguerdian.

Oiartzungo Udalak eta Ondarearen Mahaiak herriko ondarea eta historia ezagutzera emateko jardunaldi ezberdinak antolatu dituzte bosgarrenez, doan.

Zortzi auzo batzar egin dituzte urrian zehar herritarren ekarpenak eta iritziak jasotzeko. Aurten 157 oiartzuarrek hartu dute parte, eta bilkura horiek "oso aberasgarriak" izan direla esan du udalak.

Eskualdeko ikasleen erdia baino gehiago ari da aurten Eskola Kirolan parte hartzen. Horrez gain, aurrerapauso bat eman dute berdintasunerantz, eta Mindararekin batera, Eskola Kirol Egokituko programa abiatu dute.

Mintzagun atalak bost emanaldi izango ditu aurten, Oarsoaldeko lau herrietan, hilaren 17tik 20ra bitartean.

Oiartzungo Udalak urriko programa iragarri du, ekitaldiz betea.

Sare sozialetako indarkeria matxisten emakumeen testigantzei buruz arituko dira Cristina Fallaras eta Nerea Barjola. Landetxen izango da hitzaldia hilaren 23an, 19:00etan.

Oarsoaldeko lau udalek, Euskara Batzordearen bitartez, merkataritza, ostalaritza eta saltokietako erakusleihoak nahiz establezimenduak apaintzeko lehiaketa antolatu dute. Maiatzaren 8a da izena emateko azken eguna.

Oiartzungo Udaleko bi talde politikoetako ordezkariek eta Kattin Txikiko kideek omenaldia egin zuten atzo hilerrian.

Inoiz baino ekintza gehiago antolatu dira hasi berri den hilerako: 60 hitzordutik gora izango dituzte oiartzuarrek haien eskura.

Literatura eta musika uztartzen dituen iniziatibaren bigarren ekitaldia egingo da ostiral honetan Landetxen. Gari eta Iñigo Astiz izango dira protagonistak. Saioak 'Behin bizitzea' du izena.

Hilaren 26an egingo da Oiartzungo Udaleko hilabeteko ohiko udalbatzarra, 18:00etan, pleno aretoan. 12 gai izango dituzte hizpide.

Ikastaroa asteartean izango da udaletxeko areto nagusian, 18:30ean, eta gaur da saioan izena emateko azken eguna.

BPXportena enpresa izan da onuraduna, eta datorren urtetik aurrera Elorsoro kiroldegia, Madalensoro pilotalekua eta udako igerilekuak kudeatuko ditu.