papresa

Papresa erosi du CL Grupo Industrialek

Donostiako Merkataritza Epaitegiak ontzat eman du operazioa, likidazio eta salmentaren artean, bigarrena aukerarik egokiena dela iritzita.

Papresaren jabe berriekin bilera egin du udalak

Helburua, lankidetza estu eta erraza abiatzeko oinarriak ezartzea izan dela azaldu du udalak.

Langile gehiago subrogatzea eta soldatak izoztea adostu dute Papresako plantillak eta CL enpresak

Lehiaketa prozeduraren ardura duen epailearen oniritziaren zain, Extremadurako (Espainia) CL Grupo Industrialek eta Papresako plantillak akordioa egin dute lantegiaren erreskaterako.

"Enpresaren eta langile guztien interesak zaintzen jarraituko dugu"

Hartzekodunen konkurtsoan sartu da Papresa, eta hiru enpresa taldek erakutsi dute interesa. Langileen batzordeak adi jarraituko du prozesua, "lanpostuen %100 mantentzea exijituko dugu, eta lan baldintzak errespeta daitezela".

Enplegu eta etorkizunaren defentsan elkarretaratu dira Papresako langileak

Langileen artean handia da egonezina, "langileen batez besteko adina 50 urtekoa da, eta jendea urduri dago eta kezkatuta.  Familia ugari daude eta etorkizuna zalantzakorra da".

Lanuztea, Papresan

Gaurkoa lehen elkarretaratzea izan da, baina datozen egunetan ere egingo dituzte. 20an, 24an eta 27an, 12:00etatik 16:00etara.

Papresako langileek lanuzteak egingo dituzte datozen egunotan

Papresako zuzendaritzak enpresaren salmenta, makina produktibo baten gelditzea eta 110 langileri eragingo liekeen Enplegu Erregulazio Espedientea aplikatzea aztertzen ari da.

Paper eta kartoiaren sekzioak errentagarriak direla dio Papresako enpresa batzordeak

Batzordeak salatu du prentsa bidez jakin duela enpresak EEE Enplegu Erregulazio Espedientea ezarri duela enpresak Papresako paper dibisioan.

Elkarretaratzera deitu du Errenteria Osasunak larunbaterako

Agerraldia egin du gaur Errenteria Osasuna plataformak orain arte egindakoaren bilana egiteko. Papresa eta inguruko bizilagunen arteko "elkarbizitza duina" duela helburu gogorarazi du.

Delitu zantzuak aurkituta, epaitegira bideratu du Papresaren gaineko salaketa fiskaltzak

Errenteria Osasunak eman du erabakiaren berri prentsa ohar bidez. Fiskaltzak baliabide naturalen eta ingurumenaren aurkako delitu zantzuak antzeman dituela dio Osasuna Errenteriak.

Papresako langileen batzordea Jaurlaritza eta aldundiarekin bilduko da

Batzordeak berak jakinarazi duenez, enpresaren inguruko prozesuaren informazioa lehen eskutik jasotzea da.

Enplegua eta tokiko industria defendatzeko "erantzukizun politikoa" eskatu du EAJk

Papresaren Enplegu Erregulazio Espedientearen aurrean egin du eskaera hori alderdi jeltzaleak, kezka adierazita.

Gaur eramango dute Valentziara Papresan jasotako materiala

Kamioi bat abiatuko da gaur material horrekin eta momentuz eten egingo dute bilketa. Berriro martxan jartzen dutenean jakinaraziko dute.

Herritarren bizi kalitatearen alde lanean jarraituko du Errenteria Osasunak

Papresak iazko otsailean inauguratu zituen instalazio berriak egiteko ingurumen baimen integratuaren aldaketari helegitea aurkeztu zion plataformak.

Papresaren jardunak inguruan duen eragina murrizteko neurriak proposatuko ditu Errenteria Osasunak

Alegazioak egiteko epea luzatzeko eskatu du Errenteria Osasuna plataformak, Papresaren jardueraren eta horrek osasunean eta ingurumenean dituen ondorio kaltegarrien azterketa integrala egiteko.

Eguzkik alegazioak egiteko epea luzatzeko eskatu du

Eusko Jaurlaritzako Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritzari luzatu dio eskaera hori Eguzki taldeak.

Eguzki, kezkatuta Papresako aire zabaleko lohien manipulazioarekin

Talde Ekologistak idazki bat bidali dio udalari lanen lizentziagatik eta ingurumenean eta osasunean izan dezaketen eraginagatik galdetzeko.

eguzki papresa

Papresako lohi tratamendu eremuaren egoera salatu du Eguzkik

Tratamendu eremua aire zabalean dagoela salatu du erakunde ekologistak, eta pertsonen osasunarengan eragin txikiagoa izateko neurriak eskatu dituzte.

Papresako langileei arrazoia eman die epai batek, soldata jaitsi zietelako

LABek jakinarazi duenez, KPI negatiboa izateagatik, enpresako soldatak jaisteko alde bateko erabakia hartu zuen

Gehiago