
positiboki baloratu ditu udalak auzo batzarrak, bilera horien sasoia bukatu berritan. Denera, 600dik gora aritu dira auzoz auzo udalak egindako elkarrekiko entzute prozesuan.

Iazko saioek aho zapore ona utzi ondoren, udalak bigarrenez antolatuko du egitasmoa, lau barrutietan. Udalak urteroko foro egonkor gisa finkatu nahi ditu batzarrak.

Eragileek udalerri batean duten garrantziaz jabetuta, horien jarduna bilduko duen mapa bat osatuko du Pasaiako Udalak datozen hilabeteetan. Horretarako, galdetegi bat sortu dute.

Proposamena 31 milioi eurokoa da, eta udal gobernuak bost ildoren baitan eraiki du: berdintasuna eta gizarte politikak; mugikortasuna eta ingurumena; etxebizitza; hirigintza eta ingurumena; eta komunitatea.

Altzate auzo berrian eraikiko dute ekipamendu berria; 4,8 milioi euroko inbertsioa egingo du udalak eta eraikitze lanak datorren urtean abiatzea aurreikusi dute.

Pasaiako Udala haur eta nerabeen parte hartzea sustatzen ari da Eskubidean planaren bidez. Herriko ikastetxeetako ikasleek hainbat gai proposatu eta landu dituzte aurtengo ikasturtean.

Herritarren parte hartzea sustatu eta komunikazio zuzena indartzeko, udalak Barruti batzarrak egingo ditu maiatzetik ekainera, lau barrutietan.

Uztailaren 24an Gernika plazan izango den gazte guneko egitaraua 14 eta 17 urte arteko gazteek aukeratuko dute aurten ere.

Udal gobernuak herritarrekin komunikatzeko bide berriak ireki ditu agintaldi hasieratik. Bide horretan, agenda digital berria eta Telegram kanala aurkeztu dituzte.

Gaur aurkeztu du udalak udalerriko parke sarea eraberritzeko proiektua; Hiritik At kooperatibaren eskutik egingo dute bidea.

Aldundiak eta udalak herriko elkarte eta eragileei zuzendutako lau orduko bi ikastaro antolatu dituzte. Hilaren 11 da izena emateko azken eguna.

Juanba Berasategi aretoak Eskubidean planaren VI. saio bateratua jaso du. Pasaiako hiru ikastetxeetako 115 ikasle udal ordezkariekin bildu dira.

Datozen hilabeteetan abiatuko duen iniziatiba herritarrei aurkeztuko die udalak hilaren 11n Trintxerpeko alkateordetzan, 18:30ean.

'Elkarteen lege betebeharrak eta horien kudeaketarako gakoak' izenpean, hilaren 17an eta 24an izango da ikastaroa, barrutiko Kultur Etxean, 18:00etatik 20:00etara.

Botoa ematera deituta dauden 30.507 herritarren artetik, %33,40 joan dira hauteslekuetara eguerdiko ordu biak arte.

Abenduaren 18an egindako plenoan, PSE-EEk, EAJk eta PPk Ingurumen Aholkularitza Kontseiluko araudiaren aldaketa proposamena ez onartzea kritikatu du EH Bilduk.