
40tik gora talderen artean zortzigarren sailkatu dira urdinak, taldeko palista guztien artean erdietsitako medailei esker.

Kimuekin hasi eta beteranoekin buka, Pasaia Kayak taldeko kategoria guztietako kirolariak aritu dira lehian azken asteburuan.

Iñaki Fernandez eta Eukene Saezen K-2a garaile izan da Ur Lasaietako Maratoi Erdiko Espainiako Txapelketan, beteranoen kategorian.

Eukene Saez eta Iñaki Fernandezek osaturiko bikoteak Portugalera egin du bidea talde pasaitarra ordezkatzeko. 'Top-10'-a gertu izan dute.

Larunbatean Hondarribian izan zen talde pasaitarra, Euskadiko XVII. Kopan aurpegia emanez. Igandean, Zaragozaraino egin zuten bidea urdinek.

Kadete kategorian bost neska izan ziren urdinen ordezkari, eta gizon bat Senior mailan. Onenak 'top 10'-etik hurbil ibili dira.

Klub pasaitarreko zortzi kirolarik ordezkatu dituzte urdinak Gazte Promesen Espainiako ur lasaietako Piraguismo Txapelketan.

Eskola Kiroleko piraguismoko hiru lehiatik hirutan urrea erdietsi du Pasaia Kayakeko palistak. Orain arteko emaitzarik onenak lortu ditu klubak.

Asier Bulman parakanoista gazteak, zilarrezko domina eskuratu zuen. Pasaia Kayakeko K-1, K-2 eta K-4 modalitateko ontzi guztiek hartu zuten parte.

Piraguismoko podium guztiak urdin kutsuz zipriztintzen dihardute pasaitarrek azken aldian. Etenaldien zailtasunez, eskualdearen zaintzaz eta etorkizunaz mintzatu da klubeko lehendakaria.

Mundu osoko milatik gora palisten kontra jardun zuten pasaitarrek joan den asteburuan, Sellako Nazioarteko Jaitsieraren 85. edizioan.

Maialen Vitoriak junior kategorian erdietsi du garaipena, eta Eukene Saezek, aldiz, beterano master mailan. Kluba hamargarren sailkatu da.

Hamabi kirolarik ordezkatu dute talde pasaitarra kategoria guztietan, haurretatik hasi eta beteranoen mailara arte.

Neguko Euskadiko Banakako Txapelketan izan da marea urdina, eta egindako lan txukunari esker podiuma osatu dute sailkapen orokorrean.

Gipuzkoako Eskola Kiroleko piraguismoko bi saiotik bi irabazi ditu klub urdineko palistak. Bigarren izan da Pasaia Kayak talde sailkapenean.

Ebro ibaian urre eta zilar bana eta bi brontze lortu ditu talde pasaitarrak. Berrogei talderen artean hamargarren sailkatu dira urdinak.

Bigarren izan da Pasaia Kayak Itsas Kayakeko Euskadiko Kopako azken proba puntuagarrian. Balantze baikorra egin dute, orobat, arduradunek.

Ibaietako Espainiako Txapelketan irabazle izan da Pasaia Kayakeko palista, master kategorian. "Proba gogorra izan zen, oso bero zegoen".

Sella Ibaiaren Nazioarteko Jaitsieran merituzko bigarren postua erdietsi du Pasaia Kayakeko Eukene Saez eta Iñaki Fernandezek osaturiko K-2ak.

Gazte Promesen Espainiako Txapelketan lorpenik handiena lau neskek lortu dute: Maialen Vitoria, Irati Herce, Noa Revuelta eta Enara Nuñezek.