
Haserre eta batez ere indartsu hartu dute plaza gaur arratsaldean Oreretako Mugimendu Feministak, Amalatzek, Oreretako Bilgune Feministak eta Zirikak. Euskal Herriko Mugimendu Feministaren eragile mordoak babestuta atera dira kalera eragile horiek azken asteetan udalerrian salatu diren indarkeria matxista bi auzien inguruko zurrunbiloak derrigortuta.

Eskubidea izanagatik ere, ezinezko bilakatu da herritar asko-askorentzat etxebizitza duinerako sarbidea. Erosketa garesti, eta alokairua ia ezinezko eskasiagatik eta gehiegizko prezioengatik.

Eskarmentu handikoa da politikan Jose Manuel Herzog. PPren Lezoko zerrendaren buru da.

2011-2015 agintaldian izan zuen azkenekoz ordezkaritza Errenteriako Udalean PP alderdiak, zinegotzi bakarrarekin. Alderdi Popularraren zerrendaburua Antonio Vicente Zubikoa da.

Gaur egun PPk ez du ordezkaritzarik Pasaiako Udalean. Haren jardun politikoa alkategai gisa abiatuko du Joana Arce zerrendaburuak.

Emakumeen Etxean berdintasun Politiken gaineko mahai ingurua antolatu zuen atzo Berdintasun Kontseiluak. Mahaiaren bueltan maiatzaren 28ko udal hauteskundeetara hautagaitza aurkeztu duten alderdi politiko guztietako ordezkariak.

Maiatzaren 28rako zerrendak publiko egin ditu Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak. 2019an aurkeztu zirenak baino bat gehiago izango dira.

PPk antolatu duen ekitaldian izan dira Marisol Fernandez alarguna eta Naiara Zamarreño alaba PPko buruzagi eta kide askorekin batera.

Cristina Garcia Salinas PPren alkategaia da Pasaiarako. HITZAk, hauteskunde kanpaina bitartean, Pasaiako alkategai guztiei egingo dizkien galdera berberak luzatu dizkio Garcia Salinasi. Erantzunak elkarrizketan.

EH Bildu, PSE-EEk, Elkarrekin Podemos, EAJ eta PPk aurkeztu dute hautagaitza udal hauteskundeetarako Errenteria-Oreretan.

'Patronala esplotatzailea. Langileen alde, gutxieneko soldata eta pentsioak hemen erabaki' leloa zuten pankartak kentzeko agindu zion PPko zinegotziak udaltzainburuari, eta azken horrek kale garbiketa zerbitzuari helarazi zion agindua. "Eraso larria" dela salatu du LABek.

Errenteriako Udalerako hautagaitza aurkeztu duten bost alderdietako alkategaiak elkarrizketatu ditu HITZAk. Sei galdera erantzun dituzte, guztiek berberak. Hurrenkera, indar politiko bakoitzak duen ordezkaritzaren araberakoa izango da. Honakoa, elkarrizketa horien artetik lehena, egun Errenteriako Udalean ordezkaririk ez duen PPren alkategaia den David Lumbrerasi egindakoa.

Bere twitter kontuaren bidez jakinarazi du Gipuzkoako alderdi popularrean baja eman duela eta arrazoia ere azaldu du.

EH Bilduk eta Ezker Anitzak gutxiengoan gobernatu dute azken lau urteetan; indar korrelazio berria ikusteke dago

PPren zerrendaburuarentzako, Pasaiak duen langabezia tasa da kezkarik handiena

EH Bildu, EAJ, PSE-EE eta PPk aurkeztu dituzte zerrendak udal hauteskundeetarako

PPren alkategaiarentzako, helbururik garrantzitsuenak "Pasaia eraldatzea eta aktibitate ekonomikoa eta enplegua sortzea" dira.

Gaur eguerdian aurkeztuko du bere hautagaitza Garrapizek, San Pedron

Bake epaile berria, etxez etxeko zerbitzua indartzea eta euskara ikasteko diru laguntzak malguagoak izatea erabaki du udalbatzarrak. Kataluniako herri galdeketa eta Auzitegi Konstituzionalaren debekua ere izan dituzte hizpide, urgentziazko mozio baten harira.

Festetan oroigarria jasoko dutenez gain, estatu motari buruzko hiru mozio aztertu dituzte ekaineko plenoan. Eztabaida aberatsa sortu zen talde politikoen artean.