
Lankidetza hitzarmena sinatu berri dute bi aldeek, "beren kirol eta dibulgazio jarduerak zabaltzeko hainbat ekimen bultzatzeko" asmoz.

Lehen postu bana erdietsi dute Sanpedrotarra AEko Loren Jauregi eta Ibon Arrieta arraunlariek. Jauregiren marka guztietan onena ere izan da.

KAE1 Ligako lehen estropada San Juanek irabazi du, eta bigarrena San Pedrok. Moreak dira buru sailkapen orokorrean, eta arrosak bigarren.

Larunbateko estropadan azken-aurren egin ondoren, zail zuen 'Libia'-k igoera. Zaleen babesa bereziki eskertu du klubak.

Eusko Labelera igotzeko play-offa jokoan izango du ‘Libia’-k asteburuan. Igotzeko aukerekin ikusi ditu lehendakariak: «Konfiantzarekin goaz».

Datorren asteburuan lehiatuko du 'Libia'-k traineruen liga gorenera igotzeko play-offa. Bostetik bi besterik ez dira pasako.

'Erreka' traineruak Pasaiako XXXVII. Bandera lortu du. Zazpi ehuneneko abantaila atera diote sanjuandarrek KAEko buru den 'Libia'-ri.

Kepa Deun Arrantzaleen Kofradia XXII. Ikurrinagatiko lehian bigarren sailkatu dira moreak; atzetik Hondarribia eta laugarren San Juan.

50etik gora traineruk orotariko kolorez josi zuten badia joan den larunbatean. Jende andana bildu zen test estropadaren eremuan.

XIII. San Pedroko Jaitsierako test estropada girotzeko arratsalde osoko egitaraua prestatu du Sanpedrotarra Arraun Elkarteak.

Arraun elkarteko bazkide berriek 400 euroko sarrera kuota gehienez ere bost urtetan ordaindu ahalko dute oraindik aurrera.

Hilaren 18an, igandearekin, egingo dute bilkura, arraun elkartearen egoitzan bertan. Bazkideei sarrera kuota kentzea hausnartuko dute.

Sanpedrotarra Arraun Elkarteak arraunlarien plantilla osoa aurkeztu du, 'Libia' traineruarekin batera. Herri ergometro proba ere egin dute.

Marrazki irabazlea arraun elkartearen hurrengo denboraldiko kamiseten irudi izango da. Datorren ostiralera arte aurkez daitezke lanak.

Zuzendaritzako kide eta bazkide batzuk konfinatuta daudenez gero, eta haien botoa ezin ordezka daitekeenez, deialdia otsailaren 6ra gibelatu dute.

Ezohiko batzarra egingo dute elkarteko kideek hilaren 23an. Erretzeko debekua, kuota igoera eta hainbat arauren aldaketa bozkatuko dituzte, besteak beste.

Klubaren sortzaileetako bat izandako Jose Garcia Castiñeira larunbatean zendu zen. Presidente izandakoaren familiari dolumin mezuak helarazi dizkiote.

Pasaiako udalerrian arrauna sustatzeko diru laguntzak jarri ditu martxan udalak. Eskaerak egiteko epea zabalik izango da urriaren 1a arte.

COVID-19ak eragindako krisiagatik itxita egon ostean, datorren asteazkenean irekiko dira berriro elkartearen ateak, betiere osasun eta segurtasun neurriak jarraituz.

Arinaldiaren hirugarren faseak, kirol taldeetako kide guztiek elkarrekin entrenatzea baimentzen du.