
Kultur eta sormen arloko jarduera ekonomikoen sustatzaile izateko bokazioarekin zabaldu ditu ateak Agustinak Zentroak duela hilabete. Herrialdeko erreferentziazko zentro bilakatzea du helburu.

Arte Egunen barruan, Poesia Eguna gaur Oiartzunen. Goizean errezitaldia egin dute bertako eta kanpoko olerkariek.

Urtarrilaren 5era arte, alde baterako denda egituratu dute Xenpelar Etxean, Torrekuan dauden sortzaileen lanekin.

Oreretako Gazte Sortzaileak izeneko talde batek topaketa egingo du Zabala Enea II gaztetxean hilaren 15ean. "Kultur adierazpide nagusienen zirkulutik kanpoko kultura" landu nahi dutela diote.

Herriko hainbat sortzaileren izena daramate aurtengo udalekuetako taldeek. Haurrekin saio bereziak egiten ari dira, «haien barruan zerbait pizteko» asmoa baitu Abaraxka ludotekak.

Irekiera ofizialaren aurretik, bisita gidatuak egingo dituzte herritarrekin Lekuona Fabrika lehen eskutik ezagutu dezaten.

Maixus Jauregik jaiotzetik etxean ikusi duenaz edan du, sormena izanik bere bidelagun fidelena. Ez da erronkarik eskuen artean hartu ez duenik, izan ere, sorkuntza jasotzen duenaren poza da beretzat ordainik preziatuena.

700 urteko historian sortzaileek ezinbesteko ekarpena egin diote herriari. Errenteriaren etorkizunean kulturak, arteak, eta sorkuntzak zutabe izan behar dutela argi dute Maritxalarrek, Mayak eta Urruzunok.

Amonei aitortza egin diote sorkuntzatik Ainhoa Redondo ilustratzaileak eta Saioa Matxain moda diseinatzaileak. ‘Oroimin’ proiektua abiatu dute, eta arrain saltzaileen estanpazioarekin jantziak sortzea izan da lehen urratsa .

Aurtengoa, azaroaren 26tik 29ra egingo dute, ostegunetik larunbatera bitartean izango dira proiekzioak, eta igandean, berriz, sari banaketa ekitaldia.

Agustinak Zentroak aspaldi jarri zuen martxan programa hori Kultura eta Sormen Industriak KSI bultzatzeko.

Euskal herriko biblioteka guztiekin harremanetan jarrita eta herriz herri proposamenak bidaltzeko eskatu die, Korrikaren mapa baliatuta sortzaileen korrika birtuala osatzeko.

Habian! Egoiliarren erakusketaren sortzaileak Jantziaren Zentroan izango dira beren lanak bertatik bertara aurkezten eta sormen ibilbidea partekatzen larunbatean, 11:00etan.

Sei artista gazteren sorkuntzak egongo dira ikusgai ekainaren 15era arte. Joskintza diseinuak, joko didaktikoak nahiz bitxi eta eskulturak jarriko dituzte.

Berpiztu Ztim & Ksi egitasmoaren bidez jaso dezakete laguntza hori Oarsoaldeko kultur eta sormen alorretako kideek.

Torrekua eraikineko Habian! hazitegiko lau sortzaileren bildumen erakusketa irekiko da bihar, 11:00etan, Kapitain-etxeko beheko solairuan.

Neguko eta udaberriko Jabetze Eskolaren eskaintzak elikadura, sormena eta zaintza emozionala ditu ardatz. Ikastaroak Antxon eta Trintxerpen izango dira.

Arkaitz Oiartzabal Xamoa eta Aitor Albistur izango dira gaurko protagonistak Herri Biziaren agertoki berezian, eta 18:00etan eskainiko dute prestatu duten emanaldiaren estreinaldia.

Durangoko Azokako Lehen Sormen Beka irabazi du proiektuak. Lantaldeko kide dira Beñat Irasuegi eta Unai Gorrotxategi oreretarrak.