
Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleek Trapujale Festa egin dute gaur Lezoko Gurutze Santuaren plazan. Jende mordoa gerturatu da ikasleekin batera festaz gozatzera.

Trapujale iritsi da, eta Piztu Lezori aitortza egin diote. Hasi dira Lezoko inauteriak. Biharko Ostiralorin eta etziko Larunbatgorrin, ekitaldi asko.

Lezoko inauteriak gaur arratsaldetik hasiko dira gorpuzten. Lehenik Herri Eskolan jasoko dute Trapujale, eta 19:30ean plazan.

Ostegunean hasiko da Trapujaleren aurtengo aroa herrian. Piztu Lezori aitortza egingo diote. Larunbatgorrirako gaia, 'Zirkua'.

Ustez zazpi ardi lapurtu eta hiltzearen errudun izendatu dute gaur, berriz ere, Trapujale. Herritarrak alboan izan ditu, ordea.

Inauterien barruko Trapujale Festa egin dute hamarka eta hamarka ikaslek, gurasoz inguraturik. HITZAk zenbait irudi bildu ditu.

Hasi dira Lezoko inauteriak, Trapujaleren etorrerarekin. Lezoko Dantzazaleak taldeari aitortza egin diote, Trapujale Sariarekin.

Lezoko Dantzazaleak taldeak Trapujale Saria jasoko du bihar. Taldekideekin, nahiz garai batean bertan izandakoekin ospatu nahi dute aitortza.

Lezoarrak otsailaren 8an jarriko dira martxan ostegun zuriarekin, eta otsailaren 13an itxiko dituzte jarduerak Trapujaleren epaiketarekin. Aurten, Trapujale taldeak Lezoko Dantzazaleen ibilbidea errekonozituko du, 15 urte bete baitituzte.

Atzo bukatu ziren Lezoko inauteriak. Espero zitekeen epaiak, ez zituen lezoarrak asko harritu, horren kontra egon arren.

Arratsaldean epaiketa txikia egingo diote Lezo Herri Eskolan, eta ilunabarrean epaiketa nagusia eta Herio Bidaia izango dira.

Inauteriak pasata, bi ohar helarazi dituzte: datorren urterako Trapujale arropak prestatzen joatea eta taldean parte hartzea, ideia berriak eta laguntzaile gehiago izateko.

Gazte taldeak Larunbat Gorrirako (hilak 10) programatu ditu inauterien bueltako jarduerak. Karropoteoa, argazki erraldoia eta aurkezpena, afari herrikoia eta elektrotxaranga bat dira proposamenak.

Harrera beroa egin zioten atzo iluntzean lezoarrek Tarpujaleri; Martizkone baserritik jaitsi zen, ohi bezala, joaldunak lagunduta.

Gaur goizean aurkeztu dute aurtengo inauterietako egitaraua.

Trapujale udalaren 2018ko egutegiaren protagonista izango da. 30 urte bete ditu aurten inauterietako pertsonaia famatuak, eta Lezoko Udalak merezi duen tartea eman nahi izan dio Trapujaleri.

Trapujaleren epaiketarekin agurtuko dituzte inauteriak Lezon.

Martizkone baserrira 19:30etan helduko da Trapujale Jaizkibel menditik

Lezoko Inauteriak aurten ekitaldiz beteta datoz. Alde Zaharreko joaldunei emango diete Trapujale oroigarria

Irrien Lagunak taldeak eta Murixka Dantza Taldeak kalejira egingo dute aurten lehen aldiz larunbatgorri eta igandeubelean, hurrenez hurren. Lezo Herri Eskolak eta Institutuak ostiralhorin egingo dute aurten ere.