
Hasi dira festak; aurretik bost egun, 101 ordu eta 150 ekitalditik gora gozatzeko.

Emakumeen danborradak Trintxerpeko Sastakai Txaranga omenduko du gaur karmenak aurkezteko ekitaldian. Albistea poztasunez jaso dute, eta prest dira aurten ere musika doinuak barrutian zehar zabaltzeko.

Txupinazo festa egingo du urtero bezala Zintzilik Irrati libreak aurten ere madalenen harira, eta horrenbidez ikasturteari ginga jarri.

Atzo hasi ziren Pasaiako lehen festak, Donibaneko sanjoanak. Alkate txikiek egin zieten harrera herritarrei sua piztu baino lehen.

Igor San Jose oiartzuarraren kartelak iragarriko ditu aurtengo xanistebanak. Kartel lehiaketak aspaldian utzita bazituen ere, aurtengoa seme-alabekin osatu du, eta prozesuaz gozatu du haiekin. Ilusio handia sorrarazi dio lehiaketa irabazteak.

Mundu bat bildu da aurtengo omendua izan den DYA elkartearekin Madalen Jaiei hasiera emateko. Txupinak eztanda eginda, bost egun dituzte aurretik eta 130 ekitalditik gora herritarrek erruz gozatzeko.

Saltsa guztietan ibilitakoa da Alvarez de Arcaya, baita hainbat borrokatan ere. Mugikortasun zailtasunak izan arren, Trintxerpeko sare aktiboaren parte garrantzitsu izaten jarraitzen du, eta herriak aitortza egin nahi izan dio.

Bota dute jaien hasierako suziria, hasi dira sanferminak. Aurten bai, olatu gorri batek Gure Zumardia bete du.

Bihar abiatuko dituzten sanferminek ohiko agertokia berreskuratuko dute. Festen lekukoa hartzeko irrikaz dira antxotarrak.

Hamarkada luzez saltsa guztietan ibilitakoa da, eta atzo merezitako omenaldia egin zion herriak. Sanpedroen txupinazoa bota zuen, hunkituta.

Errenteriako Udalak madalenetako txupinazoa udaletxeko balkoitik gozatu nahi zutenen artean zozketa egin du. Bost herritarrek bina sarrera irabazi dituzte.

Gaur arratsaldean hasiko dira Kaputxinoak auzoko festak, eta igandera arte egitarau zabala antolatu dute.

Gaur hasi eta astelehenera arteko festa aroan sartu dira lezoarrak, aurten bigarrenez. Biharkoa da festen egun handia.

Izena eman dutenen artean bost sarrera bikoitz zozkatu ditu udalak: hilaren 21eko txupinazoa udaletxeko balkoitik ikusiko dute.

Zozketarako izena eman behar da galdetegi bat beteta edo 943 44 96 telefono zenbakira deitu. Bost sarrera bikoitz zozkatuko dituzte.

Txupinazoaren zuzeneko emanaldia egingo du Errenteriako Udalak 18:30etik aurrera. Aldi berean, Zumardian pantaila erraldoia jarriko dute.

Txupinazo nagusiaren aurretik, Haurren Jai Batzordeak kalejira eta Mila Koloretako Txupinazo Txikia egingo du bihar Koldo Mitxelena plazan.

Txupinazoa udaletxeko balkoitik ikusteko bost sarrera bikoitz zozkatuko ditu udalak.

Bost irabazleek sarrera bikoitz bana izango dute txupinazoa udaletxeko balkoitik ikusteko. Udala jarriko da saridunekin harremanetan.

Gaur goizean Lezoko Udaletxean bota dute txupinazoa. Txuri-gorriz jantzita ospatu dute San Ferminen egun handia.